Urte amaitzear dago eta ekitaldiak ugaritu egiten dira. Oraingoa, 2025ko Euskal Selekzioen Gala ospatu zen abenduaren 18an, Gasteizko Artium museoan.

Sarituen artean, Kayak Surf-eko Euskal Selekzioak “Garaipenak” saria jaso zuen. Aiur Illarreta eta Maren Telletxea igo ziren saria jasotzera, Selekzio guztiaren izenean. Edu Etxeberria,kayak surf batzordeko presidentea ere bertan izan zen, Federazioaren ordezkari gisa ekitaldian.

Hurrengo gala, Basque Team-ekoa izango dugu, gaur bertan, Bilbon, EITB-ko egoitzan, euskal piragüista ugari bertaratuko direlarik.




