Emakumeen aurkako indarkeriari EZ nazioarteko eguna

Euskadiko Kanoe Federakuntzatik beste behin ere, berdintasunarekiko konpromiso irmoa erakutsi nahi dugu. Azaroak 25, Emakumeen aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna da. Egun horretan, mundu osoan emakumeen aurka erabiltzen den indarkeria salatzen da eta herrialde guztietan politikak eskatzen dira indarkeria desagerrarazteko.

Euskadiko Kanoe Federakuntzak 2024- 2027 EKFren Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Plana du. Kanpoko eta lehiaketako kudeaketaren ardatzetako bat emakumeen aurkako indarkeria desagerraraztea da, 2 helbururekin, sentsibilizazioa eta prebentzioa lantzea eta salaketa/jazarpen kasuen aurrean jardutea.

Gainera, EKFk lankidetza-hitzarmen bat sinatu zuen Eusko Jaurlaritzarekin 2021ean, sexu-jazarpena eta -abusua prebenitzeko

Hitzarmenaren xedea da Euskadiko Kanoe Federazioaren eta Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzaren arteko lankidetza-esparrua ezartzea, kirol-federazioan sexu-jazarpeneko eta sexu-abusuko ekintzak prebenitu, ikertu eta, hala badagokio, zigortzeko.

Euskal Federazioak konpromiso hauek hartzen ditu, besteak beste:

• Federazio barnean, Sexu-jazarpeneko eta sexu-abusuko ekintzak prebenitzeko eta zehatzeko araudi bat onartzea. Araudi horrek Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzak horretarako ezarritako ereduari jarraituko dio.

• Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzarekin lankidetzan aritzea, Zuzendaritzak, Euskal Kirol Federazioen Batasunarekin lankidetzan, zehazten edo gauzatzen dituen jardueretan, sexu-jazarpeneko eta sexu-abusuko ekintzak prebenitzeko kirol-federazioaren jardueraren eremuan.

• Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzak kiroleko sexu-jazarpenari eta sexu-abusuari buruz eta sexuan oinarritutako jazarpenari buruz argitaratzen duen informazio eta dokumentazio guztia zabaltzea.

• Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzak Euskal Kirol Federazioen Batasunaren bitartez antolatutako zabalkunde-, prestakuntza- eta sentsibilizazio-kanpaina eta jardunaldietan parte hartzea.

Facebook
Twitter
LinkedIn
Email
Euskalkanoe
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.