Euskal Autonomia Erkidegoan jarduteko teknikarientzako eskakizunak

Euskal Autonomia Erkidegoan jarduera fisikoko eta kiroleko lanbideetan sartu eta aritzeari buruzko ekainaren 30eko 8/2022 Legearen arabera, Jarduera fisikoaren eta kirolaren eremuan araututako lanbideetan sartzeari eta jarduteari dagokionez indarrean dauden legezko betebeharrak, honakoak dira:

https://www.boe.es/eli/es-pv/l/2022/06/30/8

161/2025 Dekretua, uztailaren 28koa, aurrekoa erregelamendu bidez garatzen duena.

https://www.euskadi.eus/y22-bopv/es/bopv2/datos/2025/08/2503641a.shtml

  1. 1. Aplikazio eremua

Instrukzio honek honako hauei eragiten die:

Euskal Autonomia Erkidegoan egin ohi diren kirol-jarduerak, norberaren kontura zein besteren kontura.

Klubak, federazioak, enpresak eta kirol-zerbitzuak ematen dituzten bestelako erakundeak.

Gorputz Hezkuntzako irakasleak, begiraleak, entrenatzaileak eta kirol-zuzendariak.

Kiroleko lanbideak:

Profesional zein bolondresei eragiten die.

2. Kirol-erakundeen betebeharrak (klubak, federazioak, enpresak)

            2.1. Kualifikazioen publizitatea

Erakundeak behartuta daude langile teknikoen datu hauek ageriko lekuan (eta web orrian, baldin badago) argitaratzera:

Izen-abizenak

Jarduneko lanbidea

Lanbide-kualifikazioa

Lehen sorospenetako prestakuntza

Deberán de tener un RC para sus voluntarios/as.

Lanaldi osoko 3 teknikari edo edozein motatako lanaldia duten 5 teknikari badituzte, kirol-zuzendari bat izan beharko dute. (Goi-mailako teknikaria edo baliokidea – 3. maila).

Beren boluntarioentzako RC  bat izan beharko dute.

  • Kontratazioa baldintzekin

Legearen arabera behar bezala kualifikatuta dauden pertsonek bakarrik eskaini ahal izango dituzte zerbitzu teknikoak.

  • Derrigorrezko asgurua

Langile teknikoak aseguru baten bidez estalita daudela bermatu behar da, erantzukizun zibila edo kauziozkoa.

  • Erregistroan inskribatzea

Euskadiko Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Profesionalen Erregistroan inskribatzea nahitaezkoa eta indibiduala da.

Registro de Profesionales de la Actividad Física y el Deporte – Cultura – Euskadi.eus

  • Teknikarien eta profesionalen betebeharrak

3.1. Lanbide-kualifikazioa

Titulazio ofiziala edo legez aitortutako ziurtagiria izatea eskatzen da. Aldi baterako gaikuntzak ere onartzen dira legez aurreikusitako kasuetan (2022a baino lehenagoko federazio-tituluak, esperientzia profesional frogagarria…).

            3.2. Erantzukizunpeko adierazpena (aldi baterako gaikuntza)

8/2022 Legearen aurretik ere jardun zuten eta titulaziorik ez duten pertsonek horretan jarraitu ahal izango dute 2025eko abenduaren 31ra arte.

Erantzukizunpeko adierazpena aurkezten badute eta gutxieneko lanbide-esperientzia egiaztatzen badute, aldi baterako gaikuntza lortuko dute.

            3.3. Aeguruak eta lehen sorospenak

            Honako hauek izateko betebeharra:


                        – Erantzunkizun zibileko asegurua.

– Lehen sorospenei buruzko prestakuntza eguneratua azken bi urteetan (jarduera ez-presentzialetan izan ezik). Bestela, birziklatze-ikastaroa.

            3.4. Sexu-delituen ziurtagiria

Nahitaezkoa da adingabeekin lan egin ohi dutenentzat, kontsultarako baimena edo ziurtagiri negatiboa emanez.

Administrazio publikoak bermatutako prestakuntza, adingabea kirolean babestearen arloan, arlo horretan lan egiten dutenentzat.

Trámites – sede.mjusticia.gob.es

  • Epeak eta ohartarazpenak

Aldi baterako gaikuntzak 2027ko abenduaren 31n iraungiko dira, eta beharrezkoa izango da profesional bakoitzaren egoera ezagutzea, dagozkion gailuen bidez gaitasunak egiaztatzeko.

2026ko urtarrilaren 1etik aurrera, lanbide-kualifikazioa ofizialki egiaztatzen dutenek edo gaituta daudenek bakarrik jardun ahal izango dute.

Eskakizun horiek ez betetzeak zehatzeko moduko arau-hausteak ekar ditzake, 8/2022 Legearen zehapen-araubidearen arabera.

  • Formakuntzak:

Piraguismoko teknikariaren titulazioaz gain, prestakuntza hau izatea eskatzen da:

– Lehen sorospenak

– LOPIVI: Sentsibilizazioa haurren zaintzan eta babesean kirolean. (Adingabeekin

harremanetan egonez gero)

            5.1. Prestakuntza-eskaintza:

            Hemen aurkituko dituzue legezko eskakizuna betetzeko behar diren ikastaroak.

            EKFB/ UFDV

            Basque Team Academy

https://basqueteamacademy.smartmobile.fit/es

  • Profesionalen Erregistroa eta Boluntarioen Errolda:

Esteka honen bidez, Profesionalen Erregistroan edo Boluntarioen Erroldan sartuko zarete.

https://www.euskadi.eus/registro/registro-de-profesionales-de-la-actividad-fisica-y-el-deporte/web01-a2kiesko/es
  • Laguntzaile virtual adimenduna.

Zalantzak argitzeko, Adinex, ADI laguntzaile birtual adimenduna:https://adinex.smartmobile.fit/kiroleskola/leydeldeporte/eus

Facebook
Twitter
LinkedIn
Email
Euskalkanoe
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.