Munduko Slalom Txapelketa amaituta, bertaratu diren euskal palistek hainbat finalekin amaitu dute, behin baino gehiagotan dominen atarian geratuz.

Maialen Chourraut (ATSS) izan zen protagonista nagusietako bat, slalom-eko K-1 finalera iritsi zen. Bosgarrena izanda, penalizazio batek podiumera igotzea eragotzi ziolarik. Kayak crossean, laugarren izan zen jokatutako finalean, domina ukituz. Patruilan gertatu zitzaien bezala, laugarren postua eskuratuz baita ere. Leire Goñik (ATSS) ere parte hartu zuelarik patrullan. K-1ean ezin izan zen finalera iritsi, finalerdietan 21. izan zelarik.

Beste protagonistetako bat Oier Diaz (S.D.Santiagotarrak) palista gaztea izan zen. Denboraldi ikusgarria itxi zuen, Juniorren Munduko zein Europako Txapelketan zenbait dominak eskuratzeaz gain. Kasu honetan, C-1 absolutuaren finalera iritsi zen, 11. postuan amaituz. Zalantzarik gabe, amaiera bikaina denboraldi ikaragarri bati. Patruiletan zazpigarren amaitu zuen.

Miren Lazkano (ATSS) 19. izan zen C-1ean, finalera iritsi ezinik, finalerdietan geratu zen. Kayak cross-ean 13. izan zen bakarkakoan, eta 21. aurrez aurrekoetan. Patruilan zortzigarren izan zen, Klara Olazabalekin (S.D.Santiagotarrak) batera. Klarak ez zuen zorterik izan eta penalizazio batek finalerdietan lehiatzeko aukera guztietatik kanpo utzi zuen, 48. postuan amaituz.

Pau Etxaniz (ATSS) finalerdietan geratu zen K-1ean, 20. postuan, patruiletan 10. izan ziren eta kayak crossean, ezin izan zuen 44. Postua gainditu.
