Joan den asteburuan, Federazio Autonomikoen arteko Espainiako Esprint Txapelketa ospatu zen Castelldefelseko Bartzelona 92ko pista olinpikoan. Euskadiko selekzioa 6 dominarekin eta taldekako sailkapen orokorrean 5. postuarekin itzuli da.
Euskal espedizioak lortutako 6 dominak kanoistentzat izan ziren, infantil zein kadeteentzat.

Laia Eliasek urrea lortu zuen C1 Kadete B-n, eta ordu batzuk geroago zilarra C2 mistoan, Rodrigo Revengarekin batera.
Infantilak ere protagonista izan ziren jardunaldi honetan, non Aimar Lekuonaren parte-hartzea nabarmentzen den, 3 domina lortuta parte hartu zituen 3 probetan. Lehen urrea C4 500 proban irabazi zuen Eneko Parada, Jon Susperregui eta Oier Serranorekin batera. Oierrekin zilarrezko domina lortu zuen C2 500 proban ere. Igandeko jardunaldiari amaiera emanez, C2 mistoko 500 proba irabazi zuen, kasu honetan Ana Arambururekin batera.

Anak, bakarkako proban, bigarren postuan bukatu zuen, eta gertu izan zuen bere hirugarren domina Mara Porterorekin batera emakumezkoen C2 Infantil mailan.
Emaitza horiez gain, azpimarratu behar da euskal palistek 22 A finaletan parte hartu zutela, eta horietan domina behin baino gehiagotan gertu izan zutela.