Joan den asteburuan Slalomeko Munduko Kopa jokatu zen Tacenen (Slovenia). Euskal klubetako 5 palista joan ziren bertara, Club Atlético San Sebastianeko 4 eta Irungo S.D. Santiagotarrak taldeko beste bat.
Emakumezkoen Kayak Crossean, Miren Lazkano final-laurdenetan 3. postuan geratu ondoren, finalerdietara heltzeko pauso txiki batera geratuko zen, eta Maialen Chourrautek, 4. postuan amaitu zuen finala, podiuma laztanduz.
Emakume senior Kayak kategorian Leire Goñi 14. sailkatu zen, eta Maialen 19., biak finala jokatzeko aukerarik gabe geratuz. Gauza bera gertatu zitzaion Pau Etxanizi gizon kayakean, bere kanporaketan 17. sailkatu baitzen.
Emakume senior kanoei dagokienez, Klara Olazabal, lehen lasterketa on baten ondoren, finalera iristea lortu zuen, non 9. sailkatu zen. Miren Lazkanok, aldiz, ezin izan zuen sailkatu, kanporaketan 18. izanik.