Euskadiko selekzioa Pontsen (Lleida) abuztuaren 23an eta 24an ospatutako Espainiako Slalom Txapelketan nabarmendu da. Izan ere, euskal palisten emaitzek gainerako autonomia selekzioek baino puntu gehiago batu zituzten, eta horrek txapelketa irabazi eta podiumaren gorenera igo zituen selekzioen araberako sailkapenean.
Hauek izan ziren Euskadiko selekzioak lortutako dominak:
Ainhoa Segurak urrezko dominak irabazi zituen kadete mailako C1, K1, patruilak (June Deus eta Jara Castellsekin batera) eta Kayak Crossean eta zilarrezko domina kadete K1 mailan.
June Deus, gainera, bigarren sailkatu zen C1 emakume kadeteetan, eta 3. K1ean.
Jon Otegi 3. izan zen kadeteen Kayak Crossean, eta 2. K1ean eta C1ean patruiletan, Julen Bueno eta Erik Lain taldekideekin.
Infantilei dagokienez, Maddi Aramendia bere urrezko dominekin nabarmendu zen parte hartu zuen 3 probetan: Emakume Infantil K1, C1 eta Kayak Cross.
Bestalde, Mikel Serenek K1 Infantil Gizonetan irabazi zuen, eta 3. izan zen C1ean eta Kayak Crossean; Marcos del Tesok, berriz, Kayak Crossa irabazi zuen, 2. izan zen C1ean eta 3. K1ean.
Biek, Iñaki Odriozolarekin batera, K1 patruiletan irabazi zuten eta zilarra lortu zuten C1 patruiletan, Jon Cirizarekin batera.