Bost podium Sellako Nazioarteko Jaitsieran

Abuztuaren 9an Sellako Nazioarteko Jaitsiera ospatu zen, piraguismoaren munduko proba ikonikoenetako bat. Aurten, 25 herrialdetako 1300 palista baino gehiago bildu dira, eta ibilbidean zehar ibaiaren ertzetatik jarraitu zuten milaka pertsonei gehitu zaizkie.

Euskadiko selekzioak 4 ontzirekin parte hartu zuen:
– Ihintza Labeaga – Ane López 9. K2 Senior emakumea
– Haritz Aizpurua – Iñaki Fernández 16. K2 Senior gizona
– Aimar Amundarain 22. K1 Senior gizona
– Josefa Molina – Iñigo Lois 16. K2 senior mistoa

2 euskal palistak parte hartu zuten Espainiako selekzioan, datorren hilean Gyorren egingo den Munduko Txapelketarako prestakuntzan. Biak ala biak podiumera igo ziren, bakoitza bere kategorian: batetik, Irati Osak Arantza Toledorekin parte hartu zuen eta hirugarrenak izan ziren Emakume Senior K2 kategorian, eta, bestetik, Eneritz Aizpioleak zilarrezko domina lortu zuen Emily Fernandezekin batera K2 Juniorretan.

Horrez gain, 5 euskal taldek parte hartu zuten estropada honetan. Nabarmentzekoak dira honako hauek lortutako podiumak:

– Saioa Perez – Izar Libano 1. K2 Emakumezko Juniorra (Getxoko Piragua Taldea)
– Rodrigo Revenga 1. C1 Gizonezko Kadetea (Santiagotarrak S.D.)
– Ane Eileen Mesa 2. C1 Emakumezko Senior (Barrika Piragua Taldea)

Egutegi nazionalari dagokionez, distantzia luzeko azken lasterketa bat geratzen da, Espainiako Zeharkaldi Txapelketa, irailaren 20an Zaragozan ospatuko dena.

Facebook
Twitter
LinkedIn
Email
Euskalkanoe
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.