Pasaia Kayak Euskadiko itsas kayak txapelduna

Igandean Euskadiko Itsas Kayak Txapelketa ospatu zen Pasaian eta etxekoek garaipena lortu zuten Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarra eta Atletico San Sebastianen aurretik.

Banakako emaitzei dagokienez, Oinatz Alonsok (Pasaia Kayak 2005 K.K.) kadeteen mailan irabazi zuen, Gizon seniorretan, bere taldekidea den, Antton Araneta izan zen azkarrena, OC-2 mailan, Yon Mitxelena eta Fabien Maillard (Arroja K.K.) izan ziren garaileak, gizon beteranoetan (-50 urte), Lander Rodriguez (Pasaia Kayak 2005 K.K.) izan zen azkarrena, gizon beteranoetan (-50 urte) OC-1, Asier Esnal, bere klubeko kideak eskuratu zuen garaipena, 50 urtetik gorako gizon beteranoetan, Jose Mari Villagarcia (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsasadarra) izan zen lehen sailkatua. Emakumezko juniorretan, Ioar Alonso (Pasaia Kayak 2005 K.K.) izan zen irabazlea, emakume beteranoetan (-50 urte), Maite Etxabe (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarra) izan zen azkarrena, eta 50 urtetik gorakoetan, Cristina Iraeta (ATSS).

Facebook
Twitter
LinkedIn
Email
Euskalkanoe
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.