Europako Esprint Txapelketa amaituta, bertaratutako euskal palisten emaitzak bikainak izan dira.

Higinio Riverok (Plentzia P.T.) paracanoe gizonezko VL2 200mtako dominari, bi final gehitu behar zaizkio, Begoña Lazkanok (Donostia Kayak K.E.) eta Iñigo Peñak (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.T.) lortutako bi bosgarren postuak.

Begoñak Emkaumezko K-2 500m jokatu zuen eta Iñígo Peñak K-1 1000m.