Iñigo Peña (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K.), Begoña Lazkano (Donostia Kayak K.E.) eta Higinio Rivero (Plentzia P.T.) Txekiar Errepublikako Racice hirian daude Europako Esprint Txapelketa jokatzen.
Txapelketari ekin zion lehena Iñigo Peña izan zen K-1 000m-an, bere kanporaketan bigarren izan ondoren, gaur finalerdia jokatu ondoren, bigarren izanik, finalerako txartela eskuratu du.

Begoña Lazkanok ere hasiera eman zion K-2 500m txapelketari, laugarren izan zen kanporaketan eta finalerdia jokatu beharko du gaur.

Larunbatean K-1 1000m-ko finalak izango dira, besteak beste, eta igandean K-2 500m emakumezkoena eta Higinio Riverok final zuzena izango du, VL2 200m-an.