Ponte de Limak Europako Maratoi Txapelketa hartu du, euskal palisten ordezkaritza zabalarekin.
Irati Osak (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-Adarra P.K.) brontzea lortu zuen Eva Barriosekin batera K-2 emakume absolutuen proban. Proba motzean ere aritu zen eta zortzigarren postuan bukatu zuen.


Eneritz Aizpiolea (S.D.Santiagotarrak) hamargarren sailkatu zen emakumezko juniorren kategorian K-1eta Ana Martinena (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-Adarra P.K.) hamaikagarren izan zen emakumezko juniorren kategorian K-2-.

Master mailan, Maite Etxabe (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-Adarra P.K.) txapelketako urrezko bi dominekin itzuli da, 45-49 urte bitarteko K-1 mailan garaipena lortuz eta Iñaki Fernandezekin batera 35-44 urte bitarteko K-2 mistoan postua errepikatuz.

