Sprint-ek hautaketa proben lehen fasea amaituta, joan den astean taldeko ontzietan egin zen hautaketa proben ondoren, Begoña Lazkano (Donostia Kayak K.E.) eta Iñigo Peña (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas Adarreko P.K.) Szegeden, Hungarian, maiatzaren 15etik 18ra ospatuko den Munduko Sprint Kopan izango dira.
Begoña Lazkanok k-1 500 m eta K-2 500 m jokatuko ditu, Estefania Fernandezekin batera.

Iñigo Peñak, berriz, K-1 1000m jokatuko du.