Hogeita lau domina Espainiako Slalomeko laugarren Kopan

Dumbriak slalom-eko Espainiako Kopako laugarren proba hartu zuen eta 24 izan ziren euskal palistek lortutako dominak.

Miren Lazkano olinpikoak urrea eta zilarra eraman zituen, eta Olatz Arregik, udaberriko sorbaldako lesiotik osatuta, gogotsu itzuli dela erakutsi du.

Lehen jardunaldian hamahiru domina, lau urre, lau zilar eta bost brontze lortu ziren:

Urrea

                Miren Lazkano (ATSS) Emakumezko Seniorra C-1

Markel Imaz (ATSS) Gizonezko Seniorra C-1

Oier Diaz (S.D.Santiagotarrak) Gizonezko juniorra C-1

Lauren Lacabanne (S.D.Santiagotarrak) Gizonezko juniorra K-1

Zilarra

                Haizea Segura (ATSS) Emakumezko Juniorra C-1 eta K-1

                Alex Segura (ATSS) Gizonezko Seniorra C-1

Olatz Arregi (ATSS) Emakumezko Seniorra K-1

Brontzea

                Nora Lopez (ATSS) Emakumezko Seniorra C-1

Ainara Goikoetxea (ATSS) Emakumezko Juniorra C-1 eta K-1

Jon Garasa (ATSS) Gizonezko juniorra C-1

Leire Goñi (ATSS) Emakumezko Seniorra K-1

Bigarren jardunaldian, hamaika izan ziren eskuraturiko dominak, bost urre, hiru zilar eta hiru brontze.

Urrea

                Alex Segura (ATSS) Gizonezko Seniorra C-1

Oier Diaz (S.D.Santiagotarrak) Gizonezko juniorra C-1 eta K-1

Leire Goñi (ATSS) Emakumezko Seniorra K-1

Haizea Segura (ATSS) Emakumezko Juniorra K-1

Zilarra

Miren Lazkano (ATSS) Emakumezko Seniorra C-1

Ainara Goikoetxea (ATSS) Emakumezko Juniorra C-1

Markel Imaz (ATSS) Gizonezko Seniorra C-1

Brontzea

                Malen Gutierrez (ATSS) Emakumezko Seniorra C-1

Jon Garasa (ATSS) Gizonezko juniorra C-1

Olatz Arregi (ATSS) Emakumezko Seniorra K-1

Kluben sailkapen nagusian, bi jardunaldietan Atletico San Sebastián nagusitu zen eta S.D. Santiagotarrak bigarren izan zen.

Hogei domina Slalomeko Espainiko Jovenes Promesas Kopan

Uztaileko lehen asteburuan Slalomeko Gazte Promesen Espainiako Kopako hirugarren proba jokatu da Sorten, eta guztira hogei domina lortu dituzte. 4 urre, 9 zilar eta 7 brontze.

Urrea

                June Amiano (S.D.Santiagotarrak) emakumezko infantila B C-1 eta K-1

                Ainhoa Segura (ATSS) Emakumezko kadetea K-1

June Deus (ATSS) Emakumezko Infatila A K-1

Zilarra

                Ainhoa Segura (ATSS) Emakumezko Kadetea C-1

June Deus (ATSS) Emakumezko Infantila A C-1

                Lia Guerrero (ATSS) Emakumezko infantila B C-1 eta K-1

                Mario del Teso (ATSS) Gizonezko Kadetea C-1

Suhar Ursua (S.D.Santiagotarrak) Gizonezko Infantila A C-1 eta K-1

Iñaki Odriozola (ATSS) Gizonezko infantila B K-1

Oier Azpillaga (ATSS9) Gizonezko kadetea K-1

Brontzea

                Maria Garcia (S.D.Santiagotarrak) Emakumezko Kadetea C-1 eta K-1

Maddi Aramendia (ATSS) Emakumezko Infatila B C-1 eta K-1

Julen Bueno (ATSS) Gizonezko Kadetea C-1

Marcos del Teso (ATSS) Gizonezko Infantila  B C-1

Mario del Teso (ATSS) Gizonezko kadetea K-1

Kluben sailkapen nagusian, Atletico San Sebastián lehenengo sailkatu zen eta S.D.Santiagotarrak hirugarren.

Pasaia Kayak garaile Barrikan

Igandean Euskadiko Ibaietako Kopako bigarren proba jokatu zen, non Pasaia Kayak 2005 K.K kluba izan zen garaile S.D.Santiagotarrak eta Getxo Kayakaren aurretik.

2024.barrika.clubes

Banakako emaitzei dagokienez, kadete K-1 mailan, Oinatz Alonso (Pasaia Kayak 2005 K.K.) izan zen garailea, kadete mailako C-1 mailan Rodrigo Revenga (S.D.Santiagotarrak) izan zen irabazlea, junior mailako K-1 mailan Yago Dominguez (Getxo Kayaka), senior mailan bere klubeko kidea izan zen azkarrena, Mikel de Velasco, senior mailako K-2 mailan Eneko Lopez eta Luis Presa (Barrika P.T.) izan ziren irabazleak, 23 urtez azpikoan Iker Lizaso (Pasaia Kayak 2005 K.K.), beteranoetan K-1 -50urte, Emilio Ortiz (P. Limpias Hermet) eta +50urtean Jairo Perez (S.C. D.Ribadesella).

2024.barrika

Emakumezkoetan, K-1 kadeteetan Ekai Iraeta (Pasaia Kayak 2005 K.K.) izan zen garaile, k-2 emakume kadeteetan Eider Cecilia eta June Arrastua (S.D.Santiagotarrak), emakume juniorretan K-1 Ioar Alonso (Pasaia Kayak 2005 K.K.) eta C-1ean Ane Eileen Mesa (Barrika P.T.), emakume seniorretan K-2, bere klubeko kideak, Ane Lopez eta Ihintza Labeaga izan ziren lehen sailkatuak eta emakume beteranoetan K-1 +50urte, Izaskun Laka (Getxo Kayaka).

Datorren asteburuan Espainiako Sprint Txapelketa jokatuko da Trasonan.

Bi brontze Ur Bizien Jaitsierako Europako Txapelketan

Eider de Santos (ATSS) izan da Europako Ur BizietakoTxapelketan parte hartu duen euskal palista bakarra. 23urtez azpiko C-1 eta C-2 emakumeen kategorian eta patruiletan egin aritu da, klasikoan zein esprintean, brontzezko domina lortuz C-2 esprinteko finalean eta 23 urtez azpiko C-1 patruila klasikoan.

Zazpigarren ere izan da 23 urte azpiko emakumezkoen finalean, C-1 esprint eta klasikoan.

Euskal Selekzioak pódium-a eskuratu du Gaztela eta Leongo Sari Nagusian

Euskal selekzioa Gaztela eta Leongo Sari Nagusitik bi podiumekin itzuli da: Ion Carballo (Pasaia Kayak 2005 K.K.), Martin Egaña (Itxas-gain Zumaiako Urola itsas-adarreko P.K.), Aimar Amundrain (Itxas-gain Zumaiako Urola itsas-adarreko P.K.) eta Unai Amostegik (S.D.Santiagotarrak) gizonezkoen ontzia osatzen zuten eta larunbatean Sanabrian hirugarren izan ziren eta igandean Valladolid-en bigarren.

2024.sanabria.podium.mutilak

Neskak, berriz, Eider Amundrain (Itxas-gain Zumaiako Urola itsas-adarreko P.K.), Josefa Molina (Itxas-gain Zumaiako Urola itsas-adarreko P.K.), Ainhize Olaiz (Getxo Kayaka) eta Malen Juaristi (S.D.Santiagotarrak) laugarren izan ziren bi jardunaldietan.

Bestalde, Irati Osa (Itxas-gain Zumaiako Urola itsas-adarreko P.K.), Espainiako Selekzioko kide gisa, hirugarren izan zen larunbatean Sanabrian eta garaileak izan ziren Valladoliden, igandean.

Piraguismoko Erdi Mailako Teknikarien Hasierako Ikastaroa

Euskal Kirol Federazioen Batasunak, Euskadiko Kanoe Federazioaren laguntzarekin, piraguismoko Erdi Mailako Teknikarien Hasierako Ziklo Ikastaroa antolatuko du udazkenean.

Piraguismoko teknikarien prestakuntzak Erregimen Berezira igaro dira, eta hezkuntza-sistemaren parte dira. Euskal Kirol Federazioen Batasunak zentro baimendu gisa egiaztatuta, eta Euskadiko Piraguismo Federazioaren laguntzarekin, teknikarien ikastaroa emango du, araubide iragankorrean 1. mailako entrenatzaile gisa ezagutzen zena.

Informazio guztia prestakuntza-ikastaroen atalean edo esteka hauetan duzue.

Ikastaroan sartu ahal izateko, aldez aurretik sarrera-proba gainditu behar da. Horretarako, Kirolenen matrikulatu behar da, esteka honetan: http://www.kirolene.hezkuntza.net

uztailaren 8tik irailaren 4era bitartean.


Arreta handia jarri behar da izena emateko epeekin, bai ikastaroarenarekin, bai sarrera-probarenarekin.
Edozein zalantza argitzeko, jarri harremanetan Euskal Kanoe Federazioarekin, helbide elektroniko honetan: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. edo 943051365.

Informazio guztia honako esteka hauetan duzue:


Ikastaroaren deialdia

 

Bi zilar eta bi brontze Slalomeko Junior eta 23 urtez azpiko Munduko Txapelketan

Junior eta 23 urtez azpiko Slalom eta kayak cross mailako Munduko Txapelketa amaituta, txapelketa ezinhobeto amaitu da.

Lehiaketa 23urtez azpiko emakumezko kanoen patrullaren brontzearekin hasten bazen, Izar Garcia (S.D.Santiagotarrak) eta Nora Lopez (ATSS) podiumeko hirugarren tokira igoz.

2024.leire.goñi.mendalla.mundial

Txapelketa zilarrezko bi dominekin amaitu da kayak crossean. Leire Goñi (ATSS) bigarren izan da 23 urtez azpikoen kategorian eta Haizea Segura (ATSS) emakume juniorren kategorian.

2024.haizea.segura.medalla.mundial

Baina ez dira emaitza aipagarri bakarrak izan, Haizea Segura laugarren izan zen slalomean K-1eko finalean eta zazpigarren kanoan.

Oier Diazek (S.D.Santiagotarrak) seigarren postu bikaina lortu du gizonezko junior canoan.

Leire Goñi 23urtez azpiko K-1 emakumezkoen finalaren atarian geratu zen. Alex Goñi (ATSS) hogeita hirugarren izan zen 23urtez azpiko K-1 mailan.

Nora Lopezek eta Izar Garciak ezin izan zuten finalerdia gainditu, emakumeen 23 urtez azpiko kanoako finalean egoteko.

Markel Imaz 38. postuan sailkatu zen 23 urtez azpiko C-1 mailan eta Alex Segura 47. izan zen maila berean.

Maite Odriozola 34. Izan zen emakumezko 23 urtez azpiko K-1 mailan.

Junior mailako eta 23 urtez azpiko Slalom-eko Munduko Txapelketa brontze batekin hasi da

Asteartean eman zitzaion hasiera Junior eta 23 urtez azpiko slalom-eko munduko txapelketari Liptovsky Mikulasen, Eslovakian, kategoria guztietako patruilekin hasiz.

Kanoan, 23 urtez azpiko emakumeek, Nora Lopez-ek (ATSS) eta Izar Garciak (S.D.Santiagotarrak) brontzea lortu zuten.

Haizea Segura dominak eskura izan zituen, junior mailako K-1 emakumeen patruilan, laugarren izanik eta bosgarren juniorren c-1 patruilan. Bosgarren izan ziren, halaber, 23 urtez azpiko emakumeak K-1ean, Leire Goñi (ATSS) eta Maite Odriozola (ATSS), baita 23 urtez azpiko gizonezkoak K-1, ere bosgarren, Alex Goñi (ATSS). Markel Imaz (ATSS) eta Alex Segura (ATSS) seigarren izan ziren 23 urtez azpiko C-1 gizonezkoen patruilan eta Oier Diaz (S.D.Santiagotarrak) hamargarren junior mailako C-1 gizonezkoen patruiletan.

Asteazkenean 23 urtez azpiko gizonezkoen eta emakumezkoen kanporaketak jokatu ziren, bai kayakean bai kanoan. Leire Goñik (ATSS) 23urtez azpiko K-1mailan aurrera egin zuen, Alex Goñik (ATSS) 23urtez azpiko K-1ean baita ere. Nora Lopez eta Izar Garcia emakumeetan 23urtez azpiko C-1 ean ere, finalerdietara pasa ziren. Alex Segura C-1 23 urtez azpikoetan eta Maite Odriozola K-1 emakumezko 23 urtez azpikoetan, ez zuten kanporaketa gainditzerik izan.

Gaur, Haizea Segura (ATSS) K-1 eta C-1 junior emakumezkoetan eta Oier Diaz (S.D.Santiagotarrak) C-1 gizonezko juniorretan finalerdietara pasa dira.

Bihar, ostirala, 23 urtez azpiko kayakisten eta kanoista juniorren finalerdien eta finalen txanda izango da.

Larunbatean 23 urtez azpiko kanoen eta kayakista juniorren finalerdiak eta finalak jokatuko dira.

Eta igandean kayak krosa jokatuko da.

Pasaia Kayak 2005 K.E.k etxean irabazi du

Ekaineko azken egunean itsasoko itsas-kayak-eko Euskadiko kopako 2. Proba jokatu zen, aldi berean, Gipuzkoako itsasoko kayak Txapelketa jokoan zegoelarik.

Kluben sailkapen nagusian, etxekoak garaile, Pasaia Kayak 2005 K.K.

Banakako emaitzei dagokienez, hauek izan ziren irabazleak:

Kadete mailako K-2 mixtoan, Ekai Iraeta eta Iraitz Izagirre (Pasaia kayak 2005 K.K.) izan ziren helmuga zeharkatu zuten lehenak.

K-1 gizonezko kadeteetan, Oinatz Alonso (Pasaia Kayak 2005 K.K.) izan zen irabazlea. Senior mailan, Aritz Araneta (Pasaia Kayak 2005 K.K.) izan zen azkarrena, senior mailan K-2, helmugaratzen lehenak Rafa Quevedo eta Asis Alvarez (Barrika P.T.) 23 urtez azpikoetan, Haritz Aizpurua (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-Adarreko P.K.) izan zen garailea. Beteranoetan (-50 urte), Lander Rodriguez (Pasaia Kayak 2005 K.K.) izan zen lehen sailkatua. +50 urtetan, Javier Lizancos (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-Adarreko P.K.).

Emakumezko juniorretan, Ioar Alonso (Pasaia Kayak 2005 K.K.) izan zen irabazlea, emakume seniorretan, Irene Gana (Barrika P.T.) izan zen lehen sailkatua, eta beteranoetan, berriz, Cristina Iraeta (ATSS).

Finalik gabe Europako Sprint Junior eta 23 urtez azpikoen txapelketan

Junior mailako eta 23 urtez azpiko Europako SprintTxapelketan parte hartu duten bi euskal ordezkariak ezin izan dute finalera iritsi.

Uxue Arsuagak eta Malen Juaristik (S.D.Santiagotarrak) k-1 200m jokatu dute, bakoitza bere mailan, 23 urtez azpikoan Uxuek eta junior mailan Malenek.

2023.malen.juaristi.mundial.maraton.junior

Uxuek bosgarren bukatu zuen finalaurrekoetan eta ezin izan zuen finalera sartu, Malenek ezin izan zuen kanporaketa gainditu eta kanporatuta geratu zen.

Contactar

Paseo Anoeta 7 / Anoeta Pasealekua 7

Donostia - San Sebastian

Gipuzkoa

20014

Email: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Tel: 943 051365

Colaboradores

 

  A BILIN 21