Lekeitioko itsas zeharkaldia ospatu da.

Aurten ere Elantxobetik Lekeitiorako zeharkaldia egin da.

Kluben sailkapen nagusian, Itxas-Gain Zumaiako Urola itsas-adarreko P.K. izan da garailea, bigarren Pasaia Kayak 2005 K.K. eta hirugarren Barrika P.T.

2024.lekeitio.itsasoa.2

Banakako emaitzei dagokienez, kadeteen artean Oinatz Alonsok irabazi zuen (Pasaia Kayak 2005 K.K.), gizon juniorretan, Asis Alvarez (Barrika P.T.) izan zen lehen sailkatua, gizon seniorretan, Aritz Araneta (Pasaia Kayak 2005) izan zen garaile, Haritz Aizpuruarekin batera helmugaratze estu batean. 23 urtez azpikoen mailan lehen postua Iker Lizasorentzat (Pasaia Kayak 2005 K.K.), beteranoen mailan K-2 tradizionalean, lehen postua Damian Dossena eta Ramon Ricoyrentzat (Jaire Aventura Los Rápidos). Gizon beteranoan K-1 -50, Oier Aizpurua (Itxas-Gain Zumaiako Urola itsas-adarreko P.K.) izan zen irabazlea eta +50ean Jose Mari Villagarcia bere taldekidea.

Emakumezkoetan, junior kategorian, Ioar Alonso (Pasaia Kayak 2005 K.K.) izan zen lehen sailkatua, emakume beteranoetan -50 K-1 Maite Etxabe (Itxas-gain Zumaiako Urola Itsas-Adarreko P.K.) eta +50ean, Cristina Iraeta (ATSS).

Contactar

Paseo Anoeta 7 / Anoeta Pasealekua 7

Donostia - San Sebastian

Gipuzkoa

20014

Email: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Tel: 943 051365

Colaboradores

 

  A BILIN 21