Amaitu da Maratoiko Munduko Txapelketa
Maratoiko palistek Kroaziako Metkovic hirian ospatutako Munduko Txapelketako partaidetza amaitu dute.
Irati Osak (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-Adarreko P.K.), egungo Europako Txapelduna K-2 mailan, K-1 eta K-2 txapelketak jokatu zituen, seigarren izan zen K-2an, brontzearen bila azken unera arte borrokan aritu ondoren eta bederatzigarren izan zen K-1ean.
Eider Amundarain bere klubeko kideak 23 urtez azpiko k-1 emakumezko mailan lehiatu zuen, eta 15. postuan bukatu zuen.
Eta palista gazteena, Malen Juaristi (S.D.Santiagotarrak) hamargarren izan zen emakume junior K-2an.