Maialen Chourrautek urrea Munduko Kopan
Seon, Slalomeko azken Munduko Koparen eszenatokia izan da eta ezin zuen hobeto amaitu Maialen Chourrautentzat (ATSS).
Olinpiar Jokoen sentsazio gazi-gozoaren ondoren, bere bertsiorik onena emanez egin zion aurre Munduko Kopari, finalean nagusitasunez irabaziz.
Miren Lazkano (ATSS) finalaren atarian geratu zen, kanoa emakumeen finalerdietan hamaikagarren postuan amaituz. Klara Olazabalek (S.D.Santiagotarrak) ez zuen zorte bera izan, finalerdietan 30. bukatu baitzuen, +50 penalizazioa jaso ondoren.
Leire Goñik (ATSS) 21. bukatu zuen K-1 emakumezkoaren finalaurrekoetan, sailkatze fae bikaina burutu eta laugarren sailkatuz finalerdietarako.
Markel Imaz (ATSS) 33. geratu zen, kanporaketak gainditu ezinda.
Kayak cross-ean, Miren Lazkano 18. geratu zen serieetan, Maialen Chourraut 19. izan zen. Leire Goñi 31. izan zen Time Trialetan.