Euskadi bigarren Slalom-eko Españako Erkidego arteko txapelketan

Euskal ordezkari gazteenak, Calasparran aritu ziren Erkidego arteko Slalom-eko Españako txapelketan eta Euskadira bueltatu ziren bigarren postu batekin eta hamalau dominarekin, lau urre, sei zilar eta lau brontze.

Ainhoa Segura (ATSS) protagonistetako bat izan zen, urrea eskuratu zuen emakume kadete C-1, K-1 eta kayak cross-ean eta zilarra emakume kadeteen C-1 patruilan, Telma Garasa eta Ainhoa Seren-ekin batera.

Mario del Tesok (ATSS) ere urea eskuratu zuen gizonezko kadete C-1ean, zilarra kayak cross-ean eta gizonezko kadeteen k-1 patuilan, Oier Azpillga eta julen buenorekin batera eta hirugarren izan zen gizonezko kadete K-1ean.

June Deus (ATSS) zilarra eskuratu zuen emakume infantil A C-1ean eta urrea eta zilarra emakume infantil K-1 eta C-1ean, hurrenez hurren, Jara Castells eta Lia Guerrerorekin batera.

Oier Azpillagak kayakeko patruilaz gain, zilarra eskuratu zuen gizonezko kadete K-1ean eta brontzea gizonezko kadete C-1ean, Julen Bueno eta Jon Otegirekin batera.

Lia Guerrero bigarren izan zen emakumezko infantil K-1ean, patruiletan eskuraturiko bi dominez gain.

Jara Castells, hirugarren izan zen emakumezko infantil K-1ean eta zilarra kayak cross-ean, patuiletan urrea eta zilarra eskuratu zituelarik.

Gorka Martin (S.D.Santiagotarrak) hirugarren izan zen kayak cross-ean, gizonezko infantil mailan.

Marcos del Teso, Mikel Seren eta Jon Cirizak osaturiko patruila hirugarren izan zen gizonezko infantil C-1-ean.

Contactar

Paseo Anoeta 7 / Anoeta Pasealekua 7

Donostia - San Sebastian

Gipuzkoa

20014

Email: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Tel: 943 051365

Colaboradores

 

  A BILIN 21