Begoña Lazkano finalerdietara
Atzo eman zion hasiera Joko olinpikoetan emakumezko K-1 500mtako probari eta sailkatze proban laugarren izan zen, lehenengo biek finaerdietarako txartela eskuratzen zuten.
Tarte bat beranduago finalaurdenak jokatu zituen eta lehenengo bostak finalerdietarako sailkatzen ziren eta laugarren izan zen.
Datorren larunbatean, abuztuak 10, 10:30htatik aurrera finalerdia jokatuko du. Lehenengo biek finalerako txartela eskuratuko dute eta hirugarren eta laugarren sailkatuek Final B-rako txartela.