Slalom-en nazioarteko partaidetza hasi da

Klara Olazabalek (S.D.Santiagotarrak), Leire Goñik (ATSS), Maite Odriozolak (ATSS), Nora Lopezek (ATSS) eta Alex Goñik (ATSS) eman diote hasiera slalomeko nazioarteko denboraldiari, Augsburgen (Alemania) egiten ari den lehen Munduko Kopan parte hartuta.

Atzo kayakek eman zioten hasiera, Leire Goñi finalerdietarako sailkapenaren atarian geratu zen 21. izanik, lehen 20 sailkatzen zirenean. Bigarren txandan, 50eko batek aukera guztietatik kanpo utzi zuen, Maite Odriozolari gertatzen zitzaion bezala.
Alex Goñi, bere aldetik, segundo bat pasatxora geratu zen lehen mangan eta bigarren mangan urrutiago, eta ezin izan zuen finalerdietarako txartela lortu.
Klara Olazabalek gaur eman dio hasiera, bederatzigarren denborarik onena eginez. Nora Lopez 24 izan da lehen txandan, eta bigarren txandan, berrogeita hamarreko batek, finalerdietara pasatzeko aukerarik gabe utzi du.
Bihar, larunbata, kanoako finalaurrekoak eta finalak izango dira, eta bertan Klarak partehartze bikaina izatea espero dugu. Iganderako kayak cross probei tokia eginez.
Guztiak senior mailako nazioarteko lehiaketa batean estreinatu dira, Klara Olazabal izan ezik.
Datorren astean beste munduko kopa bat jokatuko da Pragan, eta bertan Maialen Chourraut (ATSS) buru duen talde titularra, Olatz Arregi (ATSS) kayakean, Miren Lazkano (ATSS) kanoan eta Pau Etxaniz (ATSS) gizonezkoen kayakean arituko dira. Kayak cross-ean ere partehartuko dutelarik.

Contactar

Paseo Anoeta 7 / Anoeta Pasealekua 7

Donostia - San Sebastian

Gipuzkoa

20014

Email: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Tel: 943 051365

Colaboradores

 

  A BILIN 21