Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-Adarreko P.K. Euskadiko Maratoi Txapelduna

Etxekoek irabazi dute Euskadiko Maratoi Txapelketako kluben sailkapen nagusia. Bigarrenak, Pasaia Kayak 2005 K.K. eta hirugarrenak S.D.Santiagotarrak sailkatu zirelarik.

2023.maraton.clubes
Banakako emaitzei dagokienez, emakume beteranoetan 50 urtetik beherakoetan, garaipena Maite Etxabe etxekoarentzat izan zen, 23 urtez azpiko emakumetan, Eider Amundarian klubeko kideak irabazi zuen, Irati Osak senior mailan bezala. Junior mailan, Ane Amostegi (S.D.Santiagotarrak) izan zen irabazlea, K-2 kadeteetan bere taldekideak, Eneritz Aizpiolea eta Nora Arana, eta K-1 mailan Ana Martinena (Itxas-Gain Zumaiako Urola itsas-adarreko P.K.).
K-1 beteranoetan, Xabier Osa (Itxas-Gain Zumaiako Urola itsas-adarreko P.K.) izan zen irabazlea 50 urtetik gorako kategorian, 50 urtetik beherakoen artean Aitor Arrieta (Pasaia Kayak 2005 K.K.) izan zen irabazlea. K-2 beteranoetan, Javier Perez eta Jose Trujillo (Getxo Kayaka) izan ziren lehen sailkatuak, senior K-2 mailan, Beñat Arsuaga eta Ibon Huarte (S.D.Santiagotarrak) izan ziren azkarrenak, K-1 senior mailan, Martin Egaña etxekoak irabazi zuen. K-2 junior mailan Alejandro Arana eta Aimar Mondenes (S.D.Santiagotarrak) izan ziren irabazleak eta K-1 juniorretan Markel Juaristi taldekidea. Paracanoean, Asier Bulman (S.D.Santiagotarrak) izan zen irabazlea. Kadete mailako kanoan, Odei Gelbenzu (S.D.Santiagotarrak) izan zen azkarrena, kadete mailako K-2an Josu Lazkano eta Oihan Irizar (Itxas-Gain Zumaiako Urola itsas-adarreko P.K.) izan ziren irabazleak eta K-1ean Asier Aizpurua taldekidea.
Ontzi mistoei dagokienez, Haritz Aizpurua eta Josefa Molinaren K-2 mistoa (Itxas-Gain Zumaiako Urola itsas-adarreko P.K.) izan zen lehen sailkatua senior mailan. Kadete mailan, Jone Palenzuela eta Lukas Cabezon (S.D.Santiagotarrak) izan ziren irabazleak.
Hurrengo hitzordua Espainiako Ibaietako Txapelketa izango da Aranjuezen, datorren asteburuan.

Contactar

Paseo Anoeta 7 / Anoeta Pasealekua 7

Donostia - San Sebastian

Gipuzkoa

20014

Email: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Tel: 943 051365

Colaboradores

 

  A BILIN 21