Ander Elosegiren agurra

Goi mailan bi hamarkada eman ondoren, Ander Elosegik agur esan dio Goi Mailako Txapelketari. Donostiako Aquariumean egin du, bere familikoak eta bere ingurune hurbilenarekin batera. Olatz Legarza Basque Team-eko koordinatzaileak eta Gorka Iturriaga Jarduera Fisikoaren eta Kirolen zuzendariak kirol-ibilbide oparoa eta pertsona gisa dituen balioak azpimarratu dituzte.

2023.despedida.ander.10
Pekin, Londres, Rio eta Tokyoko Joko Olinpikoetako lau parte-hartze, lau diploma eta domina ugari Munduko eta Europako Txapelketetan dira bere palmaresa. Eta berak prentsaurrekoan nabarmendu duenez, urte hauetan guztietan bizipenak izan dituen pertsonak dira onena eta geratzen denarekin.

2023.despedida.ander.4
Hitzordura, familiaz eta hurbilekoez gain, Xabier Taberna Jokoetako entrenatzailea, Maialen Chourraut, Xabier Taberna teknikariarekin batera, baita Jone Otaño, Jon Ergüin, Joan Crespo eta beste asko izan dira. La Seu de Urgellen kontzentraturik zeuden beste zenbait kirolari eta teknikarik ere agur bideo bat ere bidali  diotelarik. Ekaitz Saies Sprinteko Real Federación Españolako zuzendari teknikoa ere bertan izan delarik.
Guztiek egon nahi izan dute Anderrentzat hain garrantzitsua den une honetan.
Onena opa diogu bere bizitzako aldi berrian.

Contactar

Paseo Anoeta 7 / Anoeta Pasealekua 7

Donostia - San Sebastian

Gipuzkoa

20014

Email: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Tel: 943 051365

Colaboradores

 

  A BILIN 21