Zazpi kiroalrik domina eskuratu dute Munduko Junior eta 23 urtez azpikoen Slalom-eko Txapelketan

Ivreako (Italia) Munduko Junior eta 23 urtekoen azpiko Slalom-eko Txapelketak amaituta, 7 kirolarik domina lortu dute.
Markel Imaz (ATSS) eta Alex Segura (ATSS) munduko txapeldun izendatu ziren junior C-1 patruilan.
Pau Etxanizek (ATSS) bigarren egin zuen 23 urtez azpiko K-1 gizonezkoen patruilan. Nora Lopez (ATSS) Munduko txapeldunorde izan zen Emakume junior C-1ean.
Eta Leire Goñi (ATSS), Haizea Segura (ATSS) eta Maite Odriozola (ATSS) hirugarren izan ziren K-1 emakume junior patruilan.
Gainera, Nora Lopez laugarren sailkatu zen estrem junior mailan. Javier Arruabarrena (S.D.Santiagotarrak) laugarren izan zen junior K-1 patruilan eta bederatzigarren Extremen.

 


Leire Goñi zazpigarren izan zen emakumezko junior K-1ean eta seigarrena estremean, finalerdietan geratuz. Haizea Segura zazpigarren izan zen estremean eta Maite Odriozola hamargarren.
Pau Etxaniz bederatzigarren izan zen 23 urtez azpiko K-1 gizonezko finalean, eta 76 extrem-ean.
Alex Segura 12. izan zen, C-1 gizon juniorraren finaletik pauso batera geratuz.
Olatz Arregi (ATSS) 14. izan zen 23 urte azpiko emakumezko estremean, eta zazpigarren 23 urte azpiko emakumezko  K-1 patruilan.
Malen Gutierrez 16. izan zen C-1 emakume juniorraren finalerdian.
Markel Imaz 18. izan zen C-1 gizonezko juniorretan. Haizea Segurak emaitza errepikatu zuen, 18. emakumezko junior K-1.
Leire Goñi 22. izan zen junior c-1 emakumezkoaren finalerdian eta Maite Odriozola K-1 junior emakumezkoaren finalaurrekoan, berriz, 28.
Javier Arruabarrenak ezin izan zuen junior K-1 mailakoa lehen fasea gainditu, 49.a izanik.

Contactar

Paseo Anoeta 7 / Anoeta Pasealekua 7

Donostia - San Sebastian

Gipuzkoa

20014

Email: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Tel: 943 051365

Colaboradores

 

  A BILIN 21