Hamabi domina Españako Maratoi kopan

Irati Osa (Itxas-gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K.) emakume senior K-2an eta Irene Gana (Barrika P.T.) 23 urtez azpiko K-1 emakumezkoetan, Europako Maratoi Txapelketarako sailkaturik, RFEPen baieztapen ofizialaren faltan. Maratoi laburreko selektiboan, Irati Osa hirugarren izanik, sailkapenaren atarian geratu zelarik, bigarren sailkatuarekin esprint estuan iritsi  ondoren.

12 domina lortu dituzte euskal palistek ekainaren 18an eta 19an egin den Españako maratoiko kopan, Menquinenzan, muturreko bero baldintzetan jokatu zelarik.

Egoera horrek lehiaketak jokatu ahal izateko distantziak eta ordutegiak aldatu beharra ekarri zuen.

3 urre, 5 zilar eta 4 brontze eskuratu dituzte euskal palistek

Urrea, Eneritz Aizpiolea eta Malen Juaristirentzat (S.D.Santiagotarrak) K-2 emakume kadete mailan, gizon beteranotan K-1 50-54 urtetako mailan, Xabi Osa (Itxas-gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K.) garailea izan zen eta bere klubeko kideak, K-2 beteranotan Eñaut Aizpurua eta Maite Etxabe ere garaile izan ziren. Maila berean, Eukene Saez eta Iñaki Fernandez (Pasaia Kayak 2005 K.K.) bigarren izan ziren. Zilarra Irene Ganarentzat (Barrika P.T.) emakumezko 23 urtez azpiko K-1 ean, Ane Amostegi eta Naroa Larrarte (S.D.Santiagotarrak) ere bigarren izan ziren emakumezkoK-2 junior mailan, Haizea Montero eta Shanti Florentino (Donostia Kayak K.E.) bigarren izan ziren K-2 kadete mistoan eta Javier Perez (Getxo Kayaka) bigarren izan zen, gizon beteranoaren kategorian 65-74 urtkeo mailan. Brontzezko domina, Eider Amundarainentzat (S.D.Santiagotarrak) 23urtez azpiko K-1 emakumezkoetan, bere anaiarekin batera K-2 senior mistoan ere hirugarren sailkatu ziren. Alejandro Arana eta Iñigo Irastorzak (S.D.Santiagotarrak) brontzezko domina eskuratu zuten, K-2 kadete mailako proban eta Kattalin Altuna eta Noa Revuelta (Pasaia Kayak 2005 K.K.) emakumezko kadete mailan hirugarren izan ziren.
Aurreko asteburuan, Barrikak Euskadiko Ibaien Kopako bigarren proba hartu zuen, non etxekoek taldekako garaipena lortu zuten.

Zoritxarrez, aurten ere Plentzian ez da probarik egingo, beraz, Bidasoa eta Urolako asteburura arte ez dugu ibaien lehiarik izango.

 

Contactar

Paseo Anoeta 7 / Anoeta Pasealekua 7

Donostia - San Sebastian

Gipuzkoa

20014

Email: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Tel: 943 051365

Colaboradores