Slalom-eko Munduko kopak

Joan den asteburuan, ekainaren 10etik 12ra, Slalomeko Munduko Kopa jokatu zen Pragan, non Miren Lazkano (ATSS) eta Pau Etxaniz (ATSS) lehiatu ziren.
Pau Etxaniz 42.a izan zen sailkapen orokorrean kayak gizonezkoetan, kanporaketen mozketa ezin gaindituz. Extremen, 45. izan zen erlojupekoan kanpoan geratuz.
Miren Lazkanoren kasuan, K-1 eta C-1 emakumezkoetan aritu zen, estremarekin batera. Horietan guztietan, finalaurrekoetara iritsi zen, C-1ean finalaren atarian geratuz, hamaikagarrena izanik, finalera sailkatzeko segundo erdi baino gutxiagora. Kayakean ez zuen aukerarik izan 27. izanik. Extremen bosgarren izan zen, eta finalaren atarian geratu zen, erlojupekoan denborarik onena egin ondoren.
Ekitaldiz betetako asteburu honetan, slalom taldekoek nazioarteko partaidetzarekin jarraitzen dute, oraingoan Krakoviako munduko kopan eta bertaratzen diren palistak honako hauek dira:
Olatz Arregi (ATSS) Extrem
Joan Crespo (S.D.Santiagotarrak) K-1 gizonezko eta extrema
Ander Elosegi (S.D.Santiagotarrak) C-1 gizonezkoa
Miren Lazkano (ATSS) C-1 emakumezkoa eta extrema
Klara Olazabal (S.D.Santiagotarrak) K-1 eta C-1 emakumezkoa eta extrema.
Esteka honetan zuzeneko emaitzak jarraitu ahal izango dira:

https://www.canoeicf.com/canoe-slalom-world-cup/krakow-2022/results

Zorte on!

Contactar

Paseo Anoeta 7 / Anoeta Pasealekua 7

Donostia - San Sebastian

Gipuzkoa

20014

Email: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Tel: 943 051365

Colaboradores

 

  A BILIN 21