Begoña Lazkano eta Iñigo Peña Munduko Kopan

Gaur hasi da Racicen 1.go Munduko Sprint Kopa Begoña Lazkanok (Donostia Kayak K.E.) K-1 500m eta K-1 5000m jokatuko ditu. Eta iñigo Peñak (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-Adarreko P.K.), berriz, K-2 500m lasterketa jokatuko du, Lazaro Lopez bere kide berriarekin.
Begoña Lazkanok eman dio hasiera txapelketari K-1 500 metroko kanporaketarekin. Hirugarren izan da eta gaur, 16: 30etik aurrera, finalerako txartela jokatuko da finalerdian. Finala larunbatean izango da, 12: 20ean.


Igandean 15: 30ean K-1 5000m-ko finala jokatuko da.
Iñigo Peñak, bere aldetik, bihar, larunbata, emango dio hasiera txapelketari, 15: 30etatik aurrera, kanporaketa-serieak jokatuta. Multzo bakoitzeko lehen laurak eta bostagarren hiru denbora onenak finalerdietara pasako dira. Horiek 17: 40tik aurrera jokatuko dira. Finala igandean 12: 30etatik aurrera.


Lehiaketa esteka honetatik jarrai daiteke:
https://youtu.be/Qla9L-b4Lz4

 

Eta emaitzak hemen:

https://memosoft.spotfokus.com/timetable/index.php?page=eventdetail&folder=67&gmt=2&gmt2=-120

 



Zorte on!

 

Contactar

Paseo Anoeta 7 / Anoeta Pasealekua 7

Donostia - San Sebastian

Gipuzkoa

20014

Email: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Tel: 943 051365

Colaboradores

 

  A BILIN 21