Euskadiko Kayak Surf-eko kopako 4. Proba jokatu da

Olatu faltagatik atzeratu ondoren, joan den asteburuan Mundakan Euskadiko kayak surf kopako laugarren proba jokatu zen.
Emakumezkoetan Open motzetan, Ainhoa Tolosa (ATSS) izan zen garailea, luzeetan Olatz Garmendia (RCNSS), gizonezko Open motzetan, Odei Etxeberria (RCNSS) izan zen onena eta Gorka Martin (RCNSS) luzeetan. 23 urtez azpikoen kategorian, Peru Barandiaran (RCNSS) izan zen irabazlea. Xiang Messacasa (RCNSS) emakume juniorretan. Junior laburretan, Eñaut Calvo (RCNSS) eta Aiur Illlarreta (RCNSS) luzeetan izan ziren irabazleak. Grand Grand Master laburretan Txema Carreto (Mundaka Surf kayak) izan zen onena eta Grand Master laburretan Agus Illarreta.
Kluben araberako sailkapenean, lehen postua Donostiako Real Club Nautikoarentzat, bigarren Atletico San Sebastian eta hirugarren Mundaka Kayak Surf.

Contactar

Paseo Anoeta 7 / Anoeta Pasealekua 7

Donostia - San Sebastian

Gipuzkoa

20014

Email: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Tel: 943 051365

Colaboradores

 

  A BILIN 21