10 domina Españako Sprint olinpikoko 1.go Kopan

Emaitza ezin hobeak gure kirolariek eskuraturikoak Trasonan jokaturiko Españako Sprint olinpikoko 1.go kopan.

Guztira 10 domina izan dira eskuraturikoak, 3 urre, 3 zilar eta 4 brontze.

Nerea Garciak (S.D.Santiagotarrak) urrea eskuratu zuen emakumezko junior K-1 500m-tan. Higinio Rivero (Barrika P.T.) bi bider igo zen podium-eko lehenengo postura, Gizonezko Senior KL2 200 eta KL2 500m-tan. Eta bi zilar gehiago eskuratu zituen, Gizonezko Senior VL3 200 eta VL3 500m-tan. Nereak ere, zilarrezko beste domina bat eskuratzen zuen, bere taldekidea den Intza Mendez-eki batera, emakumezko Junior K-2 500m-tan.

Autor: J.M. Anatol

 

 

Iñigo Peña (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas Adarreko P.T.) ere protagonistetako bat izan zen, gizonezko senior K-1 1000mtan brontzea eskuratuz eta bere taldekideak diren, Unai Azkune, Martin Egaña eta Xabier Osarekin gizonezko senior K-4 500m.

S.D.Santiagotarrak-eko gizonezko juniorrek ere brontzea eskuratu zuten, K-4 500m-tan, Aimar Amundarain, Alex Anatol, Beñat Arsuaga eta Aiur Platerok.

Begoña Lazkano (Donostia Kayak K.E.) hirugarren izan delarik emakumezko senior K-1 500mtan.

 

 

Contactar

Paseo Anoeta 7 / Anoeta Pasealekua 7

Donostia - San Sebastian

Gipuzkoa

20014

Email: Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.

Tel: 943 051365

Colaboradores

 

  A BILIN 21