Slaloma

 "Erlojukontrako" lehiaketa honetan kirolariek gutxienez 250 metro egin behar dituzte, ibaiaren oztopoak gaindituz eta "ate" batzuk zeharkatuz, gutxienez 18.

Ate horiek ibilguaren gainetik zintzilik dauden bi haga bertikal dira, ez dutelako inolaz ere ura ukitu behar, baina, aldi berean, argi eta garbi, markatu behar dute partehartzailea hagen artean pasatzen den ala ez.

Hagak kolore desberdinetakoak dira. Beraz, marra berde eta zuridun hagek hauxe adierazten dute: atea korrontearen norabidea jarraituz zeharkatu behar dela. Marra gorri eta zuridun hagek, aldiz, hauxe adierazten dute: atea kontrako norabidean zeharkatu behar dela, hots, ibaian gora.

Hagak zeharkatzerakoan ezin dira ukitu. Ukituz gero, arraunlariari bi puntu gehituko zaizkio zigor bezala. Arraunlariak ez badu atea zeharkatzen, zigorra 50 puntukoa izango da. Ibilbidea bukatzerakoan, puntu zigortuen batuketa egingo da, denbora moduan kontatuz (puntu 1= segundo 1), eta batuketa hori ibilbide osoa egiteko behar izan duen denborari gehituko zaio. Probaren irabazlea bi txanden zenbaketan denbora gutxien egiten duen arraunlaria izango da (zigorrak ere barne, baldin badaude).

Lehiaketak kayakez edo kanoaz egin daitezke. Lehenak banaka burutzen dira, eta gizonek zein emakumeek har dezakete parte (K-1 gizonezkoak, K-1 emakumezkoak). Kanoari dagokionez, soilik gizonezkoen lehiaketak daude eta C-1 moduan (arraunlari bakarra piragua bakoitzean) edo C-2 moduan (arraunlari bi ontzi berean) egin daitezke.

Slalom-a diziplina olinpikoa da.

Contactar

Paseo Errotaburu nº1-3ª Planta

Donostia - San Sebastian

Gipuzkoa

20018

Email: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Tel: 943 051365

Colaboradores