Maialen Chourraut Geldiezinen protagonista

 Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak eta, zehazkiago, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzak eta Basque Team Fundazioak "Geldiezinak-Imparables" proiektua aurkeztu dute gaur EiTBren Bilboko egoitzako Multibox Aretoan. Egitasmoak euskal kirolaren historian nabarmendu diren hainbat emakumeren lana balioesten du, belaunaldi berrientzako erreferenteak sortzeko helburuarekin.

Alde batetik, ‘Korima Films’ek ekoitzitako ‘Geldiezinak’ dokumental saila astero eskainiko da ETB-1en, igandeetan, 11:30ean, ‘Helmuga’ saioaren barruan. Gainera, formatu elebidunean banatuko da, azpitituluekin, Basque Team Fundazioaren gainerako kanaletan (youtube, webgunea eta sare sozialak) eta EiTBko ‘Primeran’ plataforman.  
Kapitulu bakoitzean, emakumeen kirol-unibertsoaren berezitasunak ulertzen lagunduko duten gai interesgarriak landuko dira zeharka; esate baterako, amatasuna, estereotipoen haustura, plangintza espezifikoen beharra emakumearen fisiologia kontuan hartuta, kirol-erakundeetako erabaki-postuetan emakumeen presentzia bultzatzeko beharra, prestakuntza mentala, emakumea goi-mailan egotea erraztuko duten egituretan inbertitzeko beharra...

Dokumentalekin batera podcast sorta bat ere egin da, gai eta protagonista berberekin, eta bakoitzak 20 minutuko iraupena izango du. Horiek EiTB taldeko plataformen bidez entzun ahal izango dira.
 
Haurtzarora bideratuta, 6 eta 11 urte bitarteko haurrei zuzendutako ipuin eta fitxa didaktikoen bilduma bat ere egin da, aipatutako protagonistekin, landutako gaiak publikoaren adinera egokituta. Euskal Autonomia Erkidegoko lehen hezkuntzako ikastetxe guztietan banatuko dira, baina bertsio digitalak Basque Teameko webgunetik eta fundazioaren gainerako euskarrietatik eskuratu ahal izango dira. Ipuinak eta fitxak Paul Caballerok eta Ane Undurragak sortu dituzte.

Europar Batasuneko Next Generation laguntzei esker finantzatutako "Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Plana”ren bitartez, Eusko Jaurlaritzak gizartea aberastuko duten ereduak sortu nahi izan ditu, batez ere, goi-mailako euskal kirolari onenetako batzuen iragana, oraina eta, kasu batzuetan, etorkizuna ikusaraziz.

Euskadik Europako Kayak Surf Txapelketa irabazi du

Irailaren 7tik 10era Europako Kayak Surf Txapelketa jokatu da Pantinen, Galizian.
Palisten emaitzak ezin hobeak izan dira, herrialdeka garaipena eman diote Euskadiri, eta banakako emaitza bikainak lortu dituzte.
Hona hemen Euskal Selekzioan parte hartu duten palistak:

Odei Etxeberria

Perú Barandiaran

Edu Etxeberria

Txema Carreto

Aiur Illarreta

Aimar de la Fuente

Gaizka Ballesters

Eki Otegi

Daniel Fernandez

Aitor Gonzalez

Olatz Garmendia

Xiang Mezzacasa

Ainhoa Tolosa

Eñaut Calvo

Banakako emaitzei dagokienez, urrezko domina honakoek eskuratu zuten:

Odei Etxeberria (RCNSS)  Open Short-ean.

Aiur Illarreta (RCNSS) Open Long-ean.

Aitana Urbieta (RCNSS) Eamkumezko Short-ean.

Daniel Fernandez (RCNSS) junior Short-ean                  

Edu Etxeberria (RCNSS) Master Short-ean

Txema Carreto (RCNSS) Grand Grand Master Short-ean

 

Zilarra:

Xabier Olano (RCNSS) Open Short-ean.

Olatz Garmendia (RCNSS) Mujeres Short-ean.

Aitana Urbieta (RCNSS) junior Short-ean

 

Brontzea:

Edu Etxeberria (RCNSS) Open Short-ean.

Xiang Mezzacasa (RCNSS) Eamkumezko Short-ean.

Olatz Garmendia (RCNSS) Emakumezko Long-ean.

Ekhi Otegi (RNSS)  junior Short-ean

Ruben del Río (Itxasondo)  Grand Grand Master Short-ean

 

Pau Etxaniz finalera heldu da

Astebeteko lehiaketaren ondoren, sentsazio gazi-gozoak protagonistentzat.

Pau Etxaniz (ATSS) bikain aritu da txapelketa honetan. Gaztea izan arren, onenekin batera aritu da. Gizonezko K-1eko finala zortzigarren postuan bukatu du, finalerdietan bederatzigarren denborarik onena egin ondoren. Kayak cross-en ez zuen zorte bera izan eta 43. postuan bukatu zuen.

Maialen Chourrautek (ATSS) ere Txapelketa bikaina egin du, non K-1eko finalerdian izandako zoritxar batek finalean egoteko aukera kendu zion, 15. amaituz. Kayak cross-ean finaletik pauso batera geratu zen, seigarren amaituz.

Klara Olazabal (S.D. Santiagotarrak) C-1eko finalaren atarian geratu zen, eta hamaikagarren sailkatu zen finalerdietan. Kayak cross-ean 51.a izan zen.

Miren Lazkano (ATSS) 19. izan zen C-1eko finalerdietan. 25. kayak cross-ean.

Olatz Arregi (ATSS) 64.a izan zen, bigarren txandan +50eko zigorra jaso ondoren emakumezko K-1ean. Ondorioz, ezin izan zuen finalerdietan jarraitu. Kayak cross-ean 62a izan zen.

Emaitza horien ondorioz, Espainiak plaza olinpikoa du bere modalitateetan. Orain, barne hautaketen prozesu gogora hasiko da, plazei izena eta abizena jartzeko.

Finalerdietarako urrats sendoekin

2023.mundial.klara

Asteazkenean kanoako mangak jokatu ondoren, Miren Lazkanok (ATSS) seigarren denborarik onena egin zuen eta Klara Olazabalek (S.D.Santiagotarrak) bederatzigarren onena. Gaur, ostirala, 11: 00etatik aurrera finalaurrekoak jokatuko dira, eta 14: 30etatik aurrera finalak. Dominez gain, sari gehigarria ere egongo da, 12 herrialde onenek Pariserako txartela izango dute.

2023.miren.mundial

Atzo, osteguna, kayakistek euren sailkapen txandak jokatu zituzten. Maialen Chourrautek (ATSS) arazorik gabe, 16. denborarik onena eginda, finalerdietarako txartela lortu zuen. Pau Etxanizek (ATSS) ere aurrera egin zuen.

2023.mundial.o.arregi

Olatz Arregik (ATSS), berriz, ez zuen zorte bera izan eta kanporatuta geratu zen.

2023.mundial.pau.3

Kayaken kasuan, 15 plaza egongo dira jokoan Pariserako.

Txapelketa kayak cross-arekin amaituko da, eta diziplina olinpikoa izango da lehen aldiz Parisen.

Zorte on!

Maialen Chourraut eta Olatz Arregik zilarra

Gaur eman zaio hasiera Munduko Slalom Txapelketari Londresen, plaza olinpikoak jokoan egonez. Baina, ezer baino lehen, patruilak izan dira izotza apurtu dutenak, eta modu harrigarrian gainera. Maialen Chourraut (ATSS) buru zela Olatz Arregi (ATSS) eta Laia Sorribes kataluniarrarekin batera, emakume kayakisten patruilak zilarra eskuratu du, dominak segundo erdiko aldearekin banatu dira, lehia estuan.
Neska kanoistak, Miren Lazkano (ATSS) eta Klara Olazabalekin (S.D.Santiagotarrak), laugarren izan dira, urrearengandik hiru segundora eta zilarrarengandik segundo batera.
Pau Etxaniz (ATSS) kayak gizonen patruilan aritu d,a hamargarren postuan sailkatuz.

2023.mundial.patrullas

                                                                                                                                                                                                                                  Foto de RFEP


Bihar kanoetako kanporaketen txanda izango da. Ostegunean kayakisten kanporaketak izango dira.
Ostiralean kanoen finalaurrekoak eta finalak izango dira. Kayakena berriz, larunbatean.
Igandea, kayak cross-erako erreserbatuta egongo da.

Kayakeko lehen 15 herrialdeek eta kanoetako lehen 12 herrialdeek Pariserako txartel olinpikoa lortuko dute.

Emaitza oso onak Espainiako itsas kayak txapelketan

Denian ospatu da Espainiako itsas kayak txapelketa eta hamasei izan dira euskal kirolariek lortutako dominak.

2023.oier.cto.esp.mar
Kirolari hauek 9 urre, 4 zilar eta hiru brontze lortu dituzte:

2023.maite.cto.esp.mar
Urrea:

2023.lander.cto.esp.mar

Lander Rodriguez (Pasaia kayak 2005 K.K.) Gizonezko beterano K1 35-39 urte

Oier Aizpurua (Itxas-Gain Zumaiako Urola itsas-adarreko P.K.) gizonezko beterano K1 45-49 urte

Jose Mª Villagarcia (Itxas-Gain Zumaiako Urola itsas-adarreko P.K.) gizonezko Beterano K1 50-54 urte

Roland Lebeau (Pasaia kayak 2005 K.K.) gizonezko beterano  K1 55-59 urte

Javier Lizancos (Itxas-Gain Zumaiako Urola itsas-adarreko P.K.) Gizonezko Beterano K1 60-64 urte

Maite Etxabe (Itxas-Gain Zumaiako Urola itsas-adarreko P.K.) Emakumezko beterano K1 45-49 urte

Cristina Iraeta (ATSS) Emakumezko beterano K1 55-59 urte

Oier Aizpurua- Maite Etxabe (Itxas-Gain Zumaiako Urola itsas-adarreko P.K.) Mixto beterano K2              

Eñaut Aizpurua- Jose Mª Villagarcia (Itxas-Gain Zumaiako Urola itsas-adarreko P.K.) Gizonezko beterano K2 45-49 urte

2023.javi.cto.esp.mar

Zilarra

                Manuel Melara (Arroja) gizonezko beterano K1 50-54 urte

                Maialen Vitoria- Iker Lizaso (Pasaia kayak 2005 K.K.) Mixto junior K2

Anartz Alonso- Roland Lebeau (Pasaia Kayak 2005 K.K. ) Gizonezko beterano K2 50-54 urte

Maite Etxabe- Eider Amundarain (Itxas-Gain Zumaiako Urola itsas-adarreko P.K.) Emakumezko senior K2

2023.raul.cto.esp.mar

Brontzea

                Ioar Alonso (Pasaia KAayk 2005 K.K.)  Emakumezko kadete AK1

                Raul Barba (ATSS) Gizonezko beterano K1 55-59 urte

Jose Mª Yarza- Ramon Vega (Pasaia Kayak 2005 K.K.) Gizonezko beterano K2 60-64 urte

Maialen Chourraut podiumetik oso hurbil munduko kopan

Abuztuaren 31tik irailaren 3ra Slalomeko Munduko Kopa ospatu da Seu d 'Urgellen, Londreseko Munduko Txapelketaren aurretik jokatutako nazioarteko azken proban.
Maialen Chourrautek (ATSS) munduko txapelketari aurre egiteko une bikainean dagoela erakutsi du, slalomean laugarren izan da, finalerdietan denborarik onena eginez eta Parisen lehen aldiz olinpikoa izango den Kayak Cross modalitatean ere laugarren sailkatu da.
Gainerako partaideek ez zuten zorte bera izan eta ez ziren finalera iritsi.
Klara Olazabal (S.D.Santiagotarrak) hamaikagarren sailkatu zen C-1ean, eta Kayak Crossen 15. izan zen.
Miren Lazkano (ATSS) 13. sailkatu zen C-1eko finalaurrekoetan. Oso gertu geratu zen finalista postuetatik eta 26. sailkatu zen kayak cross-ean.
Olatz Arregik (ATSS) ezin izan zituen sailkapen-txandak gainditu K-1ean 45. postuan amaitu zuen. Kayak cross-ean, aldiz, 12. sailkatu zen, eta final-laurdenetan geratu zen.
Gizonezkoen ordezkari bakarra, Pau Etxaniz (ATSS) 20. sailkatu zen finalerdietan. Eta 26. kayak krosean.

Parte-hartze handia Maratoiko Munduko Txapelketan

Xabi Osa (Itxas-gain Zumaiako Urola Itsas-Adarreko P.K.) etxera itzuli da Munduko Txapelketako urrezko eta brontzezko dominekin.
Gainerako parte-hartzaileek ez dute zorte bera izan.

2023.irati.osa.mundial.k2
Irati Osa (Itxas-gain Zumaiako Urola Itsas-Adarreko P.K.), hiru proba posibleetarako izena emanda zegoena, maratoi motzerako, K-1 eta K-2 emakumerako, bere aukerak murriztuta ikusi zituen ondoezik aurkitu ondoren. Lasterketa laburrean hamabigarrena baino ez zen izan. Ez zen maratoiean K-1ean lehiatzera irten eta K-2an seigarren izan zen, dominetatik oso gertu.

2023.Eider.amundarain.mundial.maraton
Eider Amundarain (Itxas-gain Zumaiako Urola Itsas-Adarreko P.K.) 23 urtez azpiko K-1 emakume mailan lehiatu zen eta 14. izan zen.

2023.malen.juaristi.mundial.maraton.junior
Eta Malen Juaristi (S.D.Santiagotarrak), nazioarteko lehiaketa batean estreinatu zena, 13. izan zen emakume juniorren K-1ean.

Hamalau domina Jóvenes Promesas Espainiako slalom txapelketan

Calasparrak Jóvenes Promesas Espainiako Slalom Txapelketa hartu du abuztuko azken asteburuan eta hamalau izan dira euskal palistek lortutako dominak.
Bost urre, sei zilar eta hiru brontze:

Urrea:

                Ainara Goikoetxea (ATSS) Emakumezko Kadete K-1 eta C-1

                Oihan Deus (ATSS) Gizonezko Kadete C-1

                Haizea Celaya (S.D.Santiagotarrak) emakumezko infantil A K-1

June Deus (ATSS) emakumezko infantil B K-1

Zilarra:

Ainhoa Segura (ATSS) Emakumezko infantil A C-1 eta K-1

June Deus (ATSS) Emakumezko infantil B C-1

Julen Bueno (ATSS)  Gizonezko infantil A C-1

Suhar Ursua (S.D.Santiagotarrak) Gizonezko infantil B C-1

Mario del Teso (ATSS) Gizonezko infantil A K-1

Brontze:

                Carla Graña (S.D.Santiagotarrak) emakumezko infantil B C-1

Maria Garcia (S.D.Santiagotarrak) emakumezko infantil A K-1

Oier Olaso (S.D. Santiagotarrak) gizonezko Cadete K-1

Kluben araberako sailkapenean, Club Atlético San Sebastián izan da garailea eta hirugarren S.D.Santiagotarrak.

Xabi Osa Munduko txapeldun

Munduko Master Maratoi Txapelketa jokatu berri da eta gure euskal ordezkari bakarra den Xabier Osak (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K.) bi domina lortu ditu.
Margarita Fernandezekin batera munduko txapeldun izan da 50-64 urteko k-2 mistoan eta brontzezko domina lortu du 55-59 urteko K-1 proban.
Bihar hasiko da gainerako kirolarientzako lehiaketa, lehena Malen Juaristi (S.D. Santiagotarrak) izango da, emakumezko junior K-1 txapelketan.
Ondoren, Irati Osaren txanda izango da (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K.), bere aitren modura, dominaren bat lortzen saiatuko da. Ostegunean maratoi motza jokatuko du eta bertan sailkatze proba gainditu beharko du, 20 onenek finala joka dezaten.
Larunbatean K-1 eta igandean K-2  lehiatuko duelarik.
Eta Eider Amundarain klubeko kideak, 23 urtez azpiko emakumezkoen K-1 txapelketa jokatuko du ostiralean.
Zorte on!

Contactar

Paseo Anoeta 7 / Anoeta Pasealekua 7

Donostia - San Sebastian

Gipuzkoa

20014

Email: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Tel: 943 051365

Colaboradores

 

  A BILIN 21