Piraguismoko Hastapen ikastaroa berria on-line ekainean

COVID-19 dela eta Alarma egoera honetan, Piraguismoko Hastapen ikastaroaren egokitzapen bat izan dugu ikastaroa aurrera atera ahal izateko. Teoria on-line emango da, praktikaldia, sarrera proba, zein ebaluazio proba presentzialki egingo direlarik. Honela, gure teknikari berriek, egoera berezi honetan, formakuntza burutzea izango dutelarik.

Ikastaroa, ekainaren 15tik 19ra bitartean burutuko da, arratsaldez. Zoom plataforma bidez jarraitu beharko direlarik ikasgaiak.

Behin hau burututa, presentzialki, ekainaren 20ean, sarrera proba, praktikaldia eta azterketa burutu eta gainditu beharko dira.

Hemen duzue informazio guztia.

Deialdia

1-Eranskina: Sarrera proba

izenemate orria

Prestakuntza hau kirolaren hastapenetan aritu nahi duten teknikariei bideratua dago.

Ikastaroaren helburu nagusia da piraguismoaren kirolean teknikari gisa oinarrizko mailan behar duten formakuntza ematea.

Zehazki, lortuko diren gaitasun orokorren artean, piraguismoa sustatzea, bultzatzea eta kirol edo modalitatearen oinarrizko hastapena egitea lehen hogei ordutan. Eta. kirolariak zaintzea eta laguntzea, eskola kirol edo kirol federatuarenak diren jarduera eta lehiaketetan parte hartu behar dutenean

Hastapeneko irakasleentzako ikastaroa Federazioaren prestakuntza jarduera bat da, eta bertan ikasgai hauek ematen dira: oinarrizko ezagupenen arloa, metodologia eta piraguismoaren didaktika, material eraikuntza eta mantentzea, segurtasun aktiboa eta prebentziozkoa, programazioa, palakadak emateko maniobrak eta teknika.

Contactar

Paseo Anoeta 7 / Anoeta Pasealekua 7

Donostia - San Sebastian

Gipuzkoa

20014

Email: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Tel: 943 051365

Colaboradores

 

  A BILIN 21