Sprint-sakon azeleratzen du

Iñigo Peña ( Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K.) laugarren izan zen ,Duisburg, Alemanian, maiatzaren 31tik, ekainaren 2ra jokatutako Munduko Kopan, K-2 1000mtan, Franciso Cubelos-ekin batera. Oso helmugaratze estua izan zuten partaideek eta dominetatik oso gertu geratu ziren. Hurrengo zita, Europako Jokoak, Minsk, Bielorrusian jokatuko direnak izango da. Ondoren, denboraldiko helburu nagusia, Szeged-en jokatuko den Munduko Txapelketa izango da, abuztuan.

Begoña Lazkano (Donostia Kayak K.E.) K-4 500mtako finaletan gailendu zen, maila altuko finalerdi bate ondoren finalerako ateetan geratu ondoren. 2x K-1 500m proba berrian parte hartu zuen Marcus Cooper-ekin batera, finaletik at geratuz, hirugarren izan ondoren.

Astebete lehenago berriz, Higinio Rivero (Barrika P.T.) nazioarte mailako egutegiari hasiera mean zion Sprint-ean, Europako Paracanoe eta Munduko kopan pate hartuz, Poznan-en.

Higinio finalista izan zen Europako txapelketan, 9. Izanik KL2 200m eta 6. VL2 200mtan.

Munduko kopan, VL2 200mtan finalean 7. Izan zen, dominetatik segundo batetara egonik eta KL2 200mtan, laugarren izan zen B Finalean.

Contactar

Paseo Anoeta 7 / Anoeta Pasealekua 7

Donostia - San Sebastian

Gipuzkoa

20014

Email: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Tel: 943 051365

Colaboradores

 

  A BILIN 21