Ander Elosegi eta Joan Crespo Europako txapelketako finalista

Pau- jokatu zen Slalom-eko Europako Txapelketa, maiatzaren 30 ostegunetik, ekainaren 2 iganderarte.

Ander Elosegi (S.D.Santiagotarrak) zazpigarren izan zen finalean, dominen borrokatik at egonez. Joan Crespo (S.D.Santiagotarrak) berriz, hamabigarren izan zen, atzetik aurrera egin zuen txapelketa batean.

Maialan Chourrautek (ATSS) hasiera bikaina burutu zuen, oso eroso ikusi zitzaiolarik, piragua guztiz menpean zuelarik, sailkatze probetan bigarren izanik, lehenengo hirurak oso hurbil zeudelarik bata bestearengandik. Bain finalerdietan, nahiz eta ukiturik gabeko jatsiera burutu, dezima bakar batek, finaletik at utzi zuen eta ondorioz dominen borrokatik at.

Klara Olazabal (S.D.Santiagotarrak) emakumezko C-1ean, hamabigarren izan zen finalerdietan, bi segundogatik, finaletik kanpo geratuz.

Samuel Hernanz (ATSS) bestalde, 21. Izan zen finalerdietan, segundo bat pasatxok finaletik kanpo utzi zuelarik, bi ukitu izan zituen, garrantzi bizikoak suertatu zirenak, finalean sartzeko.

Taldekako lehiaketan, gizonezko K-1ean, bostgarren izan zen, emakumezko kanoistak zazpigarren eta emakumezko kayakistak bederatzigarren.

Hurrengo zita, datorren igandean, ekainak 9 igandea, toki berean, Pau-ko kanalean izango da.

Contactar

Paseo Anoeta 7 / Anoeta Pasealekua 7

Donostia - San Sebastian

Gipuzkoa

20014

Email: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Tel: 943 051365

Colaboradores

 

  A BILIN 21