BBKayak, Españako ibai eta zeharkaldien txapelketa aurkeztua

Pasa den ostiralean, Bilboko BBK aretoan, BBKayak-en 3. Edizioa eta Españako ibai eta zeharkaldien 7. Txapelketa aurkeztu zen.

Bertaraturikoen artean, Gorka Martinez BBK Fundazioko Zuzendari Nagusia, Alfredo Sanchez El Correo-ko zuzendari komertziala, Pedro Barreiro Ur partzuergoko Gerentea, Sabino Astorkiza Toyota Japan Car-eko zuzendari komertziala, Joseba Saies Euskadiko Federakuntzako Presidentea eta Adolfo Lopez Bizkaiako Federakuntzako Presidentea,  hala nola, Amaia Osaba nazioarteko kirolaria eta C.P.Pamplonako Presidentea.

Denek, hiriko kokapen batean jokatuko den partehartze altua azpimarratu zuten, zalantzarik gabe, hiritarrentzat oso erakargarria izango delarik jardunaldia eta partehartzaileentzako ere esperientzia bikaina, hirigunean kokaturik.

Aurreikuspenak gainditu egingo dira nabarmenki, 1200 kirolari izateraino, bai federatuak zein lasterketa herrikoia kontutan izanik, Piraguen festa bilakatuz jardunaldia.

Bilboko Itsas Museoan, maiatzaren 28tik, ekainaren 3ra bitartean ikusgai egongo den “Piragüismo con nombre de mujer” erakusketa aipatu zuten, emakume piraguisten lorpenak ikusarazi eta aldi berean, emakumearen kirolari ikusgarritasuna emanez.

Baita ere aipatu zuten, edizio honetan, David Cal izango dela probaren babeslea.

Contactar

Paseo Anoeta 7 / Anoeta Pasealekua 7

Donostia - San Sebastian

Gipuzkoa

20014

Email: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Tel: 943 051365

Colaboradores

 

  A BILIN 21