Errekorreko partehartzea

Euskadiko Txapelketa arrakastatsua asteburu honetakoa, azken urteetako partehartzea datuak nabarmenki gainditu direlarik, 190 ontzik baino gehiagok izena emanda. Inoiz izaniko partehartzerik altuena izan da eta denboraldian zehar errepikatzea espero dugu.

Txapelketako emaitzei dagokionean, kluben sailkapenean, garaipena S.D.Santiagotarrak-ek eskuratu zuen, bigarren Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-Adarreko P.K. eta hirugarren Pasaia Kayak 2005 K.K.

Egilea: J.M.Anatol

Egilea: Diana Machado

Egilea: J.M. Anatol

Banakako emaitzei dagokienez, probako garaipena, Aitor Gorrotxategik (S.D.Santiagotarrak) eskuratu zuen, azkarrena izanik eta 23 urtezko mailan urrea eskuratu zuen. Gizonezko seniorretan, Ion Carballo (Pasaia Kayak 2005 K.K.) izan zen garailea, gizonezko juniorretan Beñat Arsuaga (S.D.Santiagotarrak), bere taldekidea, Ekaitz Aizpioleak gizonezko kadeteetan eskuratu zuen lehenengo postua, gizonezko beterano – 50 Eñaut Aizpurua (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas Adarreko P.K.) izan zen garaile eta gizonezko beterano +50 Paulo Juez (Getxo Kayaka).

Emakumezkoetan, azkarrena helmugaratzen Irati Osa (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas Adarreko P.K.) izan zen, 23 urtez azpiko mailan garaipena eskuratu zuelarik. Emakumezko seniorretan, probak garaipena Amaia Osabak (C.P.Pamplona) eskuratu zuen, Euskadiko Txapeldun Amaia Benavente (Donostia Kayak K.E.) izan zelarik. Emakumezko juniorretan, lehenengo postua, Nerea Garciak (S.D.Santiagotarrak) eskuratu zuen, emakumezko kadeteetan bere taldekidea den Uxue Arsuaga izan zelarik garailea. Emakumezko beteranotan, Begoña Beloqui (C.P.Pamplona) izan zen lehena.

Egilea: Diana Machado

Kanoan, beterano mailan, Javier Martinez (S.D.Santiagotarrak) izan zen lehena, C-1 kadeteetan, Lorien Cortina (C.N.Helios) izan zen probako garailea eta Euskadiko Txapeldun Ibai Muñoz (S.D.Santiagotarrak) izendatu zen.

Emakumezko kanoistetan, lehena, junior mailan Maria Esarte izan zen.

Hurrengo zita, Españako Neguko Txapelketa zango da, Sevillan, Senior, 23 urtez azpiko, junior eta beteranoentzako. Zorte On!

 

 

Contactar

Paseo Anoeta 7 / Anoeta Pasealekua 7

Donostia - San Sebastian

Gipuzkoa

20014

Email: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Tel: 943 051365

Colaboradores

 

  A BILIN 21