Kayak Poloa

 Esan daiteke diziplina honek saskibaloia eta water-poloa dituela oinarri, futbol amerikarraren zenbait ezaugarri edukitzeaz gain. Barruti batean, gehienetan igerileku batean, egiten da; gutxienez metro 1eko sakonera izan eta jolasteko guneak 35 x 20 neurtu behar du. Alde txikietan bi ate kokatzen dira, bi angeluzuzen 1,50 m x 1,00 metroko garaiera dutenak.

5na partaideko bi ekipoak baloia eskuz edo palaz baloia lortzeko lehian aritzen dira. Jokoaren azken helburua baloia aurkako ekipoaren atean sartzean datza. Baloia atean gehienetan sartzen duen ekipoa izango da partiduaren irabazle.

Kayak-polo joko gogorra da eta hori dela eta burua babestu egin beharra dago saretadun kaskoaren bidez eta derrigorrezkoa da txalekoa jantzita eramatea. Ekipo bakoitzeko kide guztiek kolore berak izan behar dituzte ekipoaren elementuetan, pala eta piragua barne. Ekipo bakoitzak elementu guztien bi joko izan behar ditu, horiek ordezkatu ahal izateko baldin eta aurkako ekipoaren kolorea eta aipatu elementuren bateko kolorea bat etortzen badira.

Maratoia

 Distantzia luzeko probak dira, bertan batzutan arraunlariak ontzia leku batetik bestera garraiatu beharko du. Horrek zera esan nahi du: ontzitik jaitsi, bidezorutik korrika egitea ontzia berarekin eramanez, lurreko zatiaren bukaeran uretan jartzea eta berriz ontzira igotzea eta arraun egiten jarraitzea. Normalean, maratoi-estropada batean, 2 edo 7 garraio daude.

Maratoia ez da diziplina olinpikoa

Abiadura

 Pistako probetan arraunlariek kale balizatuetan lerro zuzenean estropada egiten dute (gehienetan 9 kale). Proba egingo den lekuak ez du korronterik izan behar, ezta marearen ibilbidearen menpe egon ere. Arauzko distantziak 200, 500 eta 1.000 metrokoak dira.

Hona hemen dauden bi modalitateak: bata, kayak deitzen da, 1, 2, 3 edo 4 arraunlarik parte har dezakete, kopuruaren arabera K-1, K-2 edo K-4 deituko da. Bigarrenak ere 1, 2, 3 edo 4 kirolari ditu, kanoa deitzen da eta C-1, C-2 edo C-4 izena du.

Lehen modalitatean, arraunlaria (edo arraunlariak, K-2 edo K-4 izanez gero) eserita doa eta timoia oinekin maneiatzen du. Kanoa modalitatean, berriz, arraunlaria belaun baten gainean sostengatzen da eta palarekin zuzentzen du ontzia.

Pista Joko Olinpikoetako diziplina da, gizonen eta emakumeen lehiaketak daude.

Kayak Extremoa

 "Kanoa Kayak Alpinoa" edo "Muturreko Kayak"a Alpeetako ibaien goialdean sortu zen diziplina dugu. Leku horretan %10etik gorako aldapadun ur-jauziak, ibai zatiak, e.a. zeharkatzen dituzte; hortxe praktikatzen da espezialitate hau.

Ibaiak jaisteko duen zailtasunaren arabera, 1etik 6ra puntuak ematen dira, eskalak zailtasun-maila txikienetik handienera zehazten du. Piraguismoaren modalitate modernoen artean aurkitzen dugu, eta gero eta zale gehiago ditu faktore hauei esker: arrisku-jardueretaz ari diren telebistako programak gero eta ohikoagoak izatea, leku urrunetan dauden ibaien goi-ibarretarako espedizio ugarien irudiak, ibai horiek jaisteak berekin zituen sekulako arriskuak eta zailtasunak.

Mendizaleek igoerarik zailenak eta biderik nekezenak bilatzen dituzten moduan, badago arraunlarien belaunaldi osoa helburu eta xede bakartzat duena ur-lasterrik nekezenetik jaistea eta arroilarik helezinenak zeharkatzea. Beharbada abentura-kirolaren gailurra da.

Duela gutxi Kanoa-Kayak Alpino lehiaketak egiten hasi dira. Honakoan datzate: lau lehiatzailek uharra aldi berean jaistea, 500 metro inguruko zatia, zailtasun handienekoa izango dena. Irabazlea hurrengo txandara pasako da, harik eta norbait garaile izan arte.

Kanoa-Kayak Alpinoa ez da diziplina olinpikoa.

Rafting-a

 "Raft"a almadiaren oinordeko zuzena dugu. "Raft" hitzak ingelesez baltsa esan nahi du. Ur-lasterretarako baltsa pneumatikoa urperatu ezinezko ontzia da. Zati hauek ditu: puztu daitekeen zilindro handi bat, ontziaren perimetroa osatzen duena (laukizuzen bat, izkinak biribilduak oso dituena, harik eta alde txikiak -ontziaren branka eta popa- forma zorrotzean utzi arte).

Baltsa independenteak diren zenbait konpartimendutan banatuta dago, horretarako zeharkako zilindro puzgarriak ditu, baten bat zulatuz gero, gainontzekoei esker ontzia ur gainean mantentzen da.

Hondo planoa du, puntak simetrikoak eta pixka bat goratuak daude, eta horregatik ontzia egonkorra da oso.

Badaude baltsa txikiak, 3 metrotik beherakoak. 2 pertsona eraman ditzakete eta horiei "Hot Dog" deritze, luzexkak eta estuak direlako. Baltsa ohikoenek 4tik 5 metro bitartekoak dira eta 12 pertsona sar daitezke bertan.

Rafting-a ez da diziplina olinpikoa.

Deszensoa

 "Erlojukontrako" lehiaketa honetan kirolariek ibaiaren zati bat zeharkatu behar dute. Proba irabaziko du zati hori egiteko denbora gutxien behar duen kirolariak. Probaren zailtasu-na honetan datza: korron-teen eta ibaiaren oztopo naturalen arabera ibilbiderik onena aukeratzen jakitea.

Lehiaketa honetan beharrezkoa da kirolariak trebeak eta abilak izatea. Kayakaz zein kanoaz egin daitezke. Lehenak banakakoak dira eta gizonek eta emakumeek har dezakete parte. Kanoan banaka nahiz binaka.

Jaitsiera ez da diziplina olinpikoa.

Slaloma

 "Erlojukontrako" lehiaketa honetan kirolariek gutxienez 250 metro egin behar dituzte, ibaiaren oztopoak gaindituz eta "ate" batzuk zeharkatuz, gutxienez 18.

Ate horiek ibilguaren gainetik zintzilik dauden bi haga bertikal dira, ez dutelako inolaz ere ura ukitu behar, baina, aldi berean, argi eta garbi, markatu behar dute partehartzailea hagen artean pasatzen den ala ez.

Hagak kolore desberdinetakoak dira. Beraz, marra berde eta zuridun hagek hauxe adierazten dute: atea korrontearen norabidea jarraituz zeharkatu behar dela. Marra gorri eta zuridun hagek, aldiz, hauxe adierazten dute: atea kontrako norabidean zeharkatu behar dela, hots, ibaian gora.

Hagak zeharkatzerakoan ezin dira ukitu. Ukituz gero, arraunlariari bi puntu gehituko zaizkio zigor bezala. Arraunlariak ez badu atea zeharkatzen, zigorra 50 puntukoa izango da. Ibilbidea bukatzerakoan, puntu zigortuen batuketa egingo da, denbora moduan kontatuz (puntu 1= segundo 1), eta batuketa hori ibilbide osoa egiteko behar izan duen denborari gehituko zaio. Probaren irabazlea bi txanden zenbaketan denbora gutxien egiten duen arraunlaria izango da (zigorrak ere barne, baldin badaude).

Lehiaketak kayakez edo kanoaz egin daitezke. Lehenak banaka burutzen dira, eta gizonek zein emakumeek har dezakete parte (K-1 gizonezkoak, K-1 emakumezkoak). Kanoari dagokionez, C-1 moduan (arraunlari bakarra piragua bakoitzean) edo C-2 moduan (arraunlari bi ontzi berean) egin daitezke.

Slalom-a diziplina olinpikoa da.

Hidrospeeda

Hidrospeed-a, "Uretako Trineoa" bezala ere ezaguna, ur-lasterrekin gorputzez gorputz aritzea da. Honetan datza: ur-lasterrak banaka jaistea poliuretanozko ohol flotagarri baten gainean, ohol horrek motor- edo trineoko karenatu forma du eta kolpeak geldiarazteko arduradun nagusia izango da.

Hidrospeed-az egindako lehenengo jaitsiera 1960 bukaerakoa da, urte horretantxe Louis Lourmaisek Frazer (Kanada) ibaia jaitsi zuen, baina ia 20 urte pasa behar izan ziren jarduera hori banaka egitea posible egingo zuen ohola agertu arte, hain zuzen ere, Ginebrako Asmatzaileen Erakusketan (1980).

"Hidro"az", ibaiaren zailtasun-maila edozein izanda ere, jaitsiera egin daiteke beti, baldin eta beharrezko teknika eta ezaguerak baldin badituzu. Aparteko bitartekoa da uraren indarra sentitzeko eta jaitsieraren arduradun bakartzat sentitzeko zure burua; horrek bizi-bizia bihurtzen du eta uretan dugun trebetasuna erakusteko aukera ematen digu. Jaitsiera egiteko esku biak "oholari" oratzen jarri behar dira, beronen gainean etzan (osorik ez, baizik eta aldaketeraino), eta azkenik, norbera bultzatzeko hegatsak jantzi behar dira. Hori eginda gero nahikoa da ur-lasterrak norbera eramaten uztea, horrekin jolastea, bira egitea, balaztatzea, eskimotatzea, edo ur-lasterraren kontra borrokatzea.

Ekipoa osatzeko beste elementu hauek daude: neoprenozko jantzia, gehienetan zangoetan sendotua eta izan daitezkeen kolpe edo urratuetatik babesteko balio duena, kasko barrubiguna, eta azkenik, ezinbestekoa den salbamendu-jaka.

Estilolibrea

Dsiziplina hau honetan datza: korrontearen kizkurrez eta olatuez baliatzea irudi batzuk egiteko, eta irudiok, duten ikusgarritasunaren eta zailtasunen arabera baloratzen dira.

Lehiaketa-probak 30 segundoko txandetan egiten dira, horietan lehiatzaileak ahalik eta irudi gehien egin behar ditu. Arraunlariaren helburua hau da: irudion konposizioa ahalik eta garbiena izatea, eta, aldi berean, ahalik eta azkarren burutu behar ditu.

https://www.dropbox.com/s/gm66sb73p7y8zcb/1Concentra%20de%202019%20Sort.MP4?dl=0

 

"Estilo Librea" ibaiak jaitsiz egin daiteke. Jarduera horri ingelesez "Playboating" esaten zaio, "Ontziarekin jolastea" itzul dezakeguna, edo beharbada, lizentzia linguistikoaz baliatzeko atrebentzia hartuta, "piraguatzea". Modalitate horri "Freeride" edo "Paseo Librea" ere deitzen zaio.

Piraguismoan diharduten batzuen ustez, Estilo Librea, jaitsieretan zehar egiten denean behintzat, kirol horretako espezialitaterik garbiena da.

"Estilo Librea" ez da diziplina olinpikoa.

Kayak Surf

 El o la deportista debe deslizarse en el mar aprovechando, para ello, del movimiento de las olas.

Durante el deslizamiento debe realizar una serie de figuras que los y las  juezas valoran en función del control que muestre el competidor, de la audacia, etc.

 

Los y las palistas que vencen en su serie pasan a la siguiente ronda, hasta llegar a la final.

Contactar

Paseo Anoeta 7 / Anoeta Pasealekua 7

Donostia - San Sebastian

Gipuzkoa

20014

Email: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Tel: 943 051365

Colaboradores

 

  A BILIN 21