Brontzea eskuratu dute Peña eta Gorrotxategik Europako Txapelketan

Belgradon Europako Txapelketa amaituta, gure kirolariek eskuraturiko emaitzak ezin hobeak izan dira.

Iñigo Peña zumaiarrak brontzezko domina eskuratu zuen K-2 1000mtan, finalerdiak jokatu behar izan ondoren. Emaitza honekin, Munduko Txapelketarako txartela eskuratu duelarik.

Beste protagonistetako bat, Aitor Gorrotxategi gaztea izan zen. S.D.Santiagotarrak-eko kirolariak, estreinakoz jokatzen zuen maila absolutuan Europako Txapelketa bat. K-4 1000mtan aritu zen eta brontzezko domina eskuratu zuen. Honela, munduko txapelketarako txartela eskuratzen duelarik.

Hirugarren euskal ordezkaria, Begoña Lazkano (Donostia Kayak K.E.) ko ordezkaria izan da. K-4 500mtan aritu da eta finalerdiak gaindituta, finalean zazpigarren izan zen. Ontzia munduko txapelketarako irmotu dutelarik. K-1 5000mtan ere aritu zen, hamargarren izanik.

Azken euskal ordezkaria, Higinio Rivero (Barrika P.T.) izan da, KL-2an aritu zen, sailkatze frogetan eta VL-2an bostgarren izan zen bere estreinaldian sprint-eko Europako txapelketa batean. Honen bestez, euskal ordezkaritzaren ekin ona itxi dutelarik.

 

Contactar

Paseo Anoeta 7 / Anoeta Pasealekua 7

Donostia - San Sebastian

Gipuzkoa

20014

Email: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Tel: 943 051365

Colaboradores

 

  A BILIN 21