BBKayak gustu guztietarako

Bizkaialdean asteburu benetan intentsoa bizi izandakoa.

Larunbatean BBKayak-eko bigarren edizioa ospatu zen. Bertan lasterketa herrikoia eta federatuen txapelketa jokatu zirelarik.

Goizean, aurreikusiriko partehartzea izanik, adin guztietako 300 pertsona bertaratu ziren. Arratsaldean federatuen jorratuko zuten ibilbide berdina burutu zutelarik eta aldi berean hiria eta ibaia beste ikuspuntu batetik gozatu zutelarik.

Arratsaldean berriz, federatuen txanda izan zen, gainera, lehengo aldiz Nazioarteko Federazioko egutegira gehitu den proba bat da, nazioarteko bilakatuz. Bi kontinente, Europa eta Amerika ordezkaturik zeudelarik bertan. Españak hiru mailetan garaipena eskuratu zuen, Emilio Llamedok gizonezko K-1ean, Eva Barrios-ek emakumezko K-1ean eta Manuel Garrido gizonezko C-1ean.

Taldekako lehiaketari dagokionez, aurreko urteko parte hartze zifrak nabarmen gailendu ziren, oso txapelketa lehiatuak ikusi zirelarik helmuga puntuan. Ontzi mixtoen partehartzearen harrera ona ere nabarmentzen delarik.

Kluben sailkapen nagusian, S.D.Santiagotarrak izan zen garailea, bigarren Donostia Kayak K.E. eta hirugarren C.Palentino-Lurpelan.

Sari banaketa ekitaldia aitzakitzat hartuta, bere kirol ibilbide bikainean eskuraturiko emaitzengatik, hiru Olinpiar Jokoetan parte-hartzea eta hiru diploma eskuratu izanagatik,  Ander Elosegi omendu zen, sariak banatzen hasi aurretik. Berarekin batera, Alfredo Sanchez (El Correo), Gorka Martinez (BBK), Xabier Ochandiano (Bilboko Udala), Pedro Barreiro (Consorcio de Aguas), Gorka Ramon (Hyundai), Juan Jose Roman Mangas, (Real Federación Española de Piragüismo) Joseba Saies (Federación Vasca) eta Adolfo Lopez (Federación Vizcaína) izan zirelarik.

Baina dena ez zen hau izan, igandean, Euskadiko Kopako hirugarren probako lehiaketa jokatu bai zen Barrikan.

Hemen ikus ditzakezu emaitzak.


BBKayak 2018ko emaitzak

Euskadiko Ibaietako Kopako 3.proba- Aitor Saenz de Ojer-en oroimenez

 

www.bbkayak.eus web orrialdean topatuko dituzue jardunaldiko argazkiak

Contactar

Paseo Anoeta 7 / Anoeta Pasealekua 7

Donostia - San Sebastian

Gipuzkoa

20014

Email: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Tel: 943 051365

Colaboradores

 

  A BILIN 21