Lazkano eta Olazabalek brontzea eskuratu dute Europako Txapelketan

Miren Lazkanok (ATSS) eta Klara Olazabal-ek (S.D.Santiagotarrak) brontzezko domina eskuratu dute Europako Slalom-eko txapelketan emakumezko C-1 patrulletan. Gainera, Miren-ek txapelketa bikaina burutu zuen C-1ean, seigarren izanik. Klarak ez zuen zorte bera izan eta sailkatze mangetan geratu zen.

Bestalde, gure txapeldun olinpikoa, Maialen Chourraut (ATSS) laugarren izan zen, segundo erdi batek urrundu zuelarik dominatik. Berak esan duen moduan, pozik dago lorturiko emaitzarekin, negu gogorra igaro bait du lesio eta gaixotasunez josia. Irati Goikoetxea (ATSS) ere emakumezko K-1ean jardun zen, baina ezi izan zuen sailkatze manga gainditu. Taldeka, seigarren izan zirelarik. Gizonezko kayakistak berriz, Samuel Hernanz (ATSS) finalerdietaraino iritsi zen, finaletik at oso gutxigatik geratu zelarik, hamazazpigarren postuan geratuz. Joan Crespok (S.D.Santiagotarrak) finalerdietan +50-eko zigorra jaso zuen eta ezin izan zuen finalera pasa. Patrulletan zortzigarren izan ziren.

Hurrengo zita, Slovaquian jokatuko den Munduko kopa izango da ekainaren 22tik aurrera.

Bien bitartean, Sprint-eko taldekoek, Iñigo Peña (Zumaiako Urola itsas-adarreko P.K.), Aitor Gorrotxategi (S.D.Santiagotarrak), Higinio Rivero (Barrika P.T.) eta Begoña Lazkano (Donostia Kayak K.E.) Belgradon jokatuko den Europako Txapelketan izango dira lehiatzen ekainaren 8tik aurrera.

Contactar

Paseo Anoeta 7 / Anoeta Pasealekua 7

Donostia - San Sebastian

Gipuzkoa

20014

Email: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Tel: 943 051365

Colaboradores

 

  A BILIN 21