Ur Bareen denboraldia hasi da

Igandean, neguko eguraldiarekin, Ur Lasaien I. Kontrola egin zen Irunen. Irteeran 130 palista baino gehiagorekin,a Nafarroa eta Gaztela eta Leon bezalako autonomia erkidegoetako klubak ere bazirelarik, ohiko 5 kilometroko ibilbidea egin zuten.
Senior K-1 emakumeetan, Irati Osak (Itxas-gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K.) irabazi zuen, senior C-1 emakumean, Gema Victoria (Barrika P.T.) izan zen garaile,23 urtez azpiko K-1 emakumezkoetan Josefa Molina (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K.) izan zen azkarrena. Emakume Juniorretan, Ane Amostegi izan zen irabazlea. Kanoan, Ane Eilen Mesa (Barrika P.T.) izan zen lehen sailkatua. Emakume K-1  kadeteetan, Dánae Sanmartin (C.P.Pamplona) izan zen irabazlea.
Gizonezkoetan, senior K-1 mailan, Unai Azkune (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-Adarreko P.K.) izan zen irabazlea. Kanoan, Roberto Rivas (S.D.Santiagotarrak) izan zen garailea. 23 urtez azpikoetan, Ibai Martinez (C.N. Pamplona) izan zen lehen sailkatua. 50 urte baino gutxiagoko beteranotan, Iñaki Fernandez (Pasaia Kayak 2005 K.K.) izan zen lehen sailkatua, eta 50 urte baino gehiagotan, Asier Ursua (S.D.Santiagotarrak). Markel Juaristi (S.D.Santiagotarrak) izan zen irabazlea gizon juniorretan K-1 mailan. C-1ean Jesus Bandres (C.P.Pamplona) izan zen lehen sailkatua. Iker Boe (C.P.Antares) izan zen azkarrena K-1 kadete mailako gizonezkoetan. Odei Gelbenzu (S.D.Santiagotarrak) izan zen irabazlea C-1ean. Asier Bulman (S.D.Santiagotarrak) parakanoe mailan aritu zen, lehenengo sailkatuz.

Contactar

Paseo Anoeta 7 / Anoeta Pasealekua 7

Donostia - San Sebastian

Gipuzkoa

20014

Email: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Tel: 943 051365

Colaboradores

 

  A BILIN 21