HITZEZ EKITEKO GARAIA

Euskaraldia euskara ulertzen duten hiztunen arteko ahozko* hizkuntza-ohiturak aldatzeko ariketa sozial masiboa da, gizartearen gune guztietara zabaldua eta denborari dagokionez mugatua.

Euskadiko Kanoe FederakuntzaK Euskaraldian parte hartuko du. Euskaraldia ekimena zabaldu eta bultzatzeko ardura duelarik. Ahalik eta Ahobizi eta Belarriprest gehien aktibatzea delarik helburua.

Euskaraldiaren helburu nagusien artean  honakoak daude:

  • Hizkuntza- ohituren inertziak astindu eta herritarrek euskara gehiago erabiltzeko urratsak ematea.
  • Tokian tokiko euskalgintza aktibatzea eta lankidetzan aritzea, praktika linguistikoak erraztuko dituzten neurriak sustatu eta euskal hiztunak martxan jar ditzaten.
  • Era guztietako entitateek, euskaraz bizitzea ahalbidetuko duten neurriak hartzea eta oztopo diren egoerak arintzea eta bideratzea.
  • Ekimenetik abiatuta emango diren urrats berriak eta sortuko diren euskarazko harremanak ekimenaren ostean mantentzea.

Beste era batera esanda, Euskaraldiaren helburu nagusia herritarren hizkuntza ohiturak aldatuta euskararen erabilera handitzea da. Helduen aktibazioa du oinarri, eta ariketa egin ahal izateko gutxieneko baldintza euskara ulertzea da.

 

Bereziki ariketa edo praktika kolektibo bat da. Ariketa horretan maila pertsonalean edota kolektiboan parte hartu ahal izango da.

Euskaraldia ondoko helburuekin sortu da:

  • Hiztunen hizkuntza ohituretan eragitea, euskarazko hizkuntza praktikak hedatzeko
  • Norberaren hizkuntza portaera eta ohituren inguruan gogoeta eragin eta aldaketan lagungarri izatea
  • Inertziak apurtzea
  • Gizartean eragina duten era guztietako entitateek hizkuntza ohitura aldaketan babes neurriak hartzea
  • Gizarte aktibazioa, ariketa kolektibo baten bidez
  • Herriz herriko euskaltzaleen artikulazioa bultzatzea
  • Euskararen aldeko eragileak ekimen bateratu baten bueltan antolatzea

 

Ahobizi: Euskara ulertzen duten guztiekin euskaraz egiten da uneoro. Kideek euskaraz ulertzen ote duten jakiten ez denean, lehen hitzak euskaraz beti; euskaraz ulertzen badute, euskaraz jarraitzen da. Batzuetan zaila izan arren elkarrizketa elebidunetan ere euskaraz eusten zaio, kideek ulertzen dutenean.

Belarriprest: gaitasun eta aukerez arabera erabakitzen da euskara noiz eta norekin egin. Beti ez da euskaraz egingo ulertzen duten guztiekin, baina euskara dakitenek, euskaraz zuzen daitezen gonbidatzen ditut, eta modu esplizituan eskatzen da.

 

Izena emateko honako esteka sakatu:

 

https://izenematea.euskaraldia.eus/

 

 

Euskaraldia hasi bitartean egongo da epea zabalik izena eman ahal izateko.

 

Azaroaren 18tik abenduaren 2ra bitartean iraungo du Euskaraldiak.

 

2018an egin zen lehen aldiz ariketa, Euskaraldia: 11 egun euskaraz; orduan norbanakoengan jarri zen fokua eta milaka izan ziren hizkuntza ohiturak aldatzeko helburuarekin ahobizi eta belarriprest moduan ariketan parte hartu zutenak.

 

Bigarren ariketa 2020an burutu zen, eta, horretan, entitateei ere ariketan parte hartzeko gonbidapena egin zitzaien, euren eremuetan hizkuntza ohiturak aldatzeko urratsak ematen has daitezen, eta entitateko kideen parte-hartzea sustatu eta babestu dezaten. Ariguneak sortu ziren.

 

Contactar

Paseo Anoeta 7 / Anoeta Pasealekua 7

Donostia - San Sebastian

Gipuzkoa

20014

Email: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Tel: 943 051365

Colaboradores

 

  A BILIN 21