S.D.Santiagotarrak-eko emakumezkoen K-4 zilarra

Joan den asteburuan kadeteentzako Espainiako Sprint Kopa ospatu zen eta S.D.santiagotarrak taldeko Eneritz Aizpiolea, Maite Gorrotxategi, Malen Juaristi eta Jone Palenzuela bigarren sailkatu ziren K-4 500m emakumezko kadeteetan. Pasaia Kayak 2005 K.K. K-4a, Kattalin Altunak, Irati Hercek, Enara Nuñezek eta Noa Revueltak osatutakoa, zortzigarren izan zen.

Final gehiago ere izan ziren, Malen Juaristirentzat K-1 500 m  kadete A mailako emakumezkoetan, seigarren postuan. Eneritz Aizpiolea kadete B mailako K-1 500m, zazpigarren.

Iker Castaño (S.D.Santiagotarrak) bederatzigarren izan zen  C-1 1000m kadete B mailako gizonezkoen finalean.

Bosgarren postua Alejandro Arana, Oihan Arrondo, Iñigo Irastoza eta Markel Juaristi (S.D.Santiagotarrak) kadeteen K-4arentzat.

Oihan Arrondo eta Iñigo Irastorza bederatzigarren izan ziren K-2 500m kadete mailako gizonezkoen finalean.

Contactar

Paseo Anoeta 7 / Anoeta Pasealekua 7

Donostia - San Sebastian

Gipuzkoa

20014

Email: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Tel: 943 051365

Colaboradores

 

  A BILIN 21