Piraguismoko Hastapen ikastaroa on-line
Euskadiko Kanoe Federakuntzak Piraguismoko Hastapen ikastaro antolatuko du, garai berrira egokiturik. Teoria on-line emango da, praktikaldia, sarrera proba, zein ebaluazio proba, presentzialki egingo direlarik saio bakar batean.
Ikastaroa, maiatzaren 30tik ekainaren 03ra bitartean burutuko da, astean zehar, arratsaldez, teoria Zoom plataforma bidez jarraitu beharko direlarik ikasgaiak.
Aste horren amaieran, larunbata, ekainaren 4ean presentzialki, sarrera proba, praktikaldia eta azterketa burutu beharko dira, Orioko Arraunetxeko instalakuntzetan.
Hemen duzue informazio guztia:
Prestakuntza hau kirolaren hastapenetan aritu nahi duten teknikariei bideratua dago.
Ikastaroaren helburu nagusia da piraguismoaren kirolean teknikari gisa oinarrizko mailan behar duten formakuntza ematea.
Zehazki, lortuko diren gaitasun orokorren artean, piraguismoa sustatzea, bultzatzea eta kirol edo modalitatearen oinarrizko hastapena egitea lehen hogei ordutan. Eta. kirolariak zaintzea eta laguntzea, eskola kirol edo kirol federatuarenak diren jarduera eta lehiaketetan parte hartu behar dutenean
Hastapeneko irakasleentzako ikastaroa Federazioaren prestakuntza jarduera bat da, eta bertan ikasgai hauek ematen dira: oinarrizko ezagupenen arloa, metodologia eta piraguismoaren didaktika, material eraikuntza eta mantentzea, segurtasun aktiboa eta prebentziozkoa, programazioa, palakadak emateko maniobrak eta teknika.
Honez gain, gogorarazten da, maiatzaren 20, 21 eta 22an ikastaro berbera, era presentzialean burutuko dela Irunen.
Hemen duzue informazio guztia: