Higinio Rivero Europako eta Munduko txapelketetarako txartelarekin

Taldeko ontzietako hautaketa-proben ondoren eta Racice eta Poznaneko Munduko Kopetara joango den behin betiko taldea argitaratu arte, proben arteko bateragarritasunak baldintzatuta, asteburuan ospatu da Espainiako Sprinteko bigarren kopa, taldeko ontzietan eta paracanoerako hautaketa probak. Bertan Higinio Riverok (Plentzia P.T.) Europako eta Munduko txapelketarako txartelak eskuratu du, PV2 200m eta PK2 500mtan irabazi eta PK” 200mtan bigarren izan ondoren.
Nerea Garcia eta Uxue Arsuaga (S.D.Santiagotarrak) Emakume senior K-2 200m-ko podiumeko bigarren mailara igo ziren.


Ane Amostegi eta Naroa Larrarte (S.D.Santiagotarrak) seigarrenak izan ziren junior mailako emakumezkoetan K-2 500mtan.
Aimar Amundarain, Beñat Arsuaga, Eneko Egiguren eta Aitor Gorrotxategi (S.D.Santiagotarrak) bederatzigarren izan ziren K-4 500m gizon seniorraren finalean.
Jubenilak, Ian Anatol eta Ruben de la Fuente (S.D.Santiagotarrak) bederatzigarrenak izan ziren K-2 1000m proban, eta klubeko Martin Miranda eta Aimar Platero taldekideekin batera, K-4 500m proban ere bederatzigarrenak izan ziren.
10 egun pasatxotan, Racicen hasiko da lehen Munduko Kopa euskal palistekin.

Contactar

Paseo Anoeta 7 / Anoeta Pasealekua 7

Donostia - San Sebastian

Gipuzkoa

20014

Email: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Tel: 943 051365

Colaboradores

 

  A BILIN 21