Hasi dira slalom-eko talde absolutuaren hautatzeko probak

Joan den asteburuan slalomeko lehen hautaprobak egin dira nazioarteko probetara kategoria absolutuan joango den taldea eratzeko. Palistak emaitza onekin lehiatu dira Seu de Urgellen eta emaitza onak berretsi beharko dituzte asteburu honetan Pauen, maiatzaren 7an eta 8an egingo diren probetan.
Emaitza nabarmenen artean, Miren Lazkanoren (ATSS) hirugarren postuak C-1 zein Kayakeko finalean, K-1eko finalaurrekoan erregistrorik onena lortuz. Ander Elosegi (S.D.Santiagotarrak) 2. Finalean, irlandarraren atzetik, C-1ean denborarik onena eginez.
Joan Crespok (S.D.Santiagotarrak) laugarren denborarik onena egin zuen, eta albiste bikaina izan zen lesioaren ondoren bueltan eta lehiakor egotea. Pau Etxaniz (ATSS) kayakean bosgarren izan zen.
Aipagarria da, halaber, Klara Olazabal (S.D. Santiagotarrak) kayakean eta kanoan toki bat lortzeko lehian aritu izana, bosgarren izan baitzen. Eta Leire Goñi (ATSS) gaztea, kayakeko finalaurrekoan laugarren sailkatu izana, finalera pasaz.

Contactar

Paseo Anoeta 7 / Anoeta Pasealekua 7

Donostia - San Sebastian

Gipuzkoa

20014

Email: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Tel: 943 051365

Colaboradores

 

  A BILIN 21