Euskal Kanoe Federakuntza Euskaraldiarekin bat

Euskadiko Kanoe Federakuntza Euskaraldian erakunde sutatzaile parte hartzaile izango da.

Euskaraldia ekimena zabaldu eta bultzatzeko ardura duelarik. Ahalik eta Ahobizi eta Belarriprest gehien aktibatzea delarik helburua.

Zer da Euskaraldia: 11 egun euskaraz?

Euskaltzaleak aktibatu nahi dira, beren egunerokoan euskaraz bizitzeko urratsak eman ditzaten. 2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra, Euskaraldia: 11 egun euskaraz ekimena gauzatuko da Euskal Herri osoan. Hamaika egun horietan, 16 urtetik gorako herritarrak ahobizi eta belarriprest bihurtu nahi dira, beren eguneroko harremanetan euskaraz aritu daitezen ulertzen duten herritar guztiekin.

Ahobizi denak euskaraz egingo die belarriprest direnei eta euskara ulertzeko gai diren guztiei, horiek erdaraz erantzun arren. Era berean, ezezagunei lehen hitza, gutxienez, euskaraz egingo diete. Identifikatzeko txapa izango du.

Belarriprest denak, dakienari berarekin euskaraz aritzeko gonbitea egingo dio, berak euskaraz zein erdaraz erantzun arren. Identifikaziorako txapa izango du, ahobiziek belarriprest dela jakin dezaten.

Parte hartzeko izen-ematea zabaldu da, eta ekimenak dirauen bitartean identifikaziorako txapa baliatuko dute guztiek.

HAMAIKAEGUN HAMAIKA HAMAIKAKOAK Ekimenaren helburua, jendea ariketa sozialera gehitzea da, bakoitza bere arrazoi pertsonal edo kolektiboarekin. Azken funtsa, baina, hamaika egunak amaituta, hamabigarrenean ere ariketarekin jarraitzea da. Ekimenak hamabigarren egunetik aurrera ere zentzua izaten jarraitzeko, hamaika egun horietan kontzeptu gakoa “normaltasuna” da. Ez ditugu ezohiko gauzak egingo, ohiko gauzak euskaraz egingo ditugu, hamabigarrenean ere euskaraz egiten jarrai dezagun.

 

Honela, Hizkuntza-ohiturei astindu bat ematea eta ahalik eta pertsona gehienek euskara gehiago erabiltzeko urratsak emanez.

Tokian tokiko euskalgintza aktibatzea, praktika linguistikoak erraztuko dituzten neurriak sustatu eta herritar euskaldunak martxan jar ditzaten.

Era guztietako entitateek, euskaraz bizitzea ahalbidetuko duten babes neurriak hartzea eta oztopo diren egoerak arintzea eta bideratuz.

Ekimenetik abiatuta emango diren urrats berriak eta sortuko diren euskarazko harremanak, ekimenaren ostean mantenduz.

 

 

 

Contactar

Paseo Errotaburu nº1-3ª Planta

Donostia - San Sebastian

Gipuzkoa

20018

Email: Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.

Tel: 943 051365

Colaboradores