Itsas-kayaka

 Itsasoko Kayak-a eskimalen kayak-aren oinordekorik zuzenena da. Poliesterrak, kevlarrak edo polietilenoak ordezkatu duten arren itsas txakurraren edo elefantearen larrua, ontziak gaur egun duen forma eta hasieran zuena nahiko antzerakoak dira, hala ere, ezin dugu ahaztu egun jarduera horretarako ontzi-merkatua zabala dela oso.

Itsasertza ikusteko edo lurretik sartzea ezinezkoa direneko bazterrak ikusteko modurik onena da. Modalitate hau praktikatzeko piraguismo-teknikaren oinarrizko ezaguerak edukitzeaz gain, nabigazio-kontzeptuak jakin behar dira, itsasora irteten garen aldi oro haizearen indarra, korronteak eta mareak kontuan izan behar direlako, baita itsasertza "irakurtzen" jakitea ere, ibaiaren ur-lasterrekin gertatzen den bezalaxe.

Contactar

Paseo Anoeta 7 / Anoeta Pasealekua 7

Donostia - San Sebastian

Gipuzkoa

20014

Email: Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.

Tel: 943 051365

Colaboradores

 

  A BILIN 21