Misión- Visión- Valores EUSKERAZ

Misioa

Euskadiko Kanoe Federazioaren Misioa kanoaren praktika sustatzean, Euskadiko Autonomia Erkidegoan Kanoaren modalitate ezberdinak sustatzean eta antolatzean datza. Autonomia erkidegoan Kanoaren jarduera eta txapelketa ofizialak sustatuz, kalifikatuz, baimenduz, aginduz eta antolatuz. Teknikariak eta epaileak Kanoaren modalitatean prestatuko ditu, jardueraren garapen egokirako baliabideak gestionatuz. 14/1998 Legeak zuzenean Federazioari esleitzen dizkion funtzio publiko eskuordetuak garatzeaz gainera. Estatuaren esparruan kirol federatu euskaldunaren ordezkaritza betetzen du. Bere funtzioak Lurralde Kanoe Federazioekin koordinatuta garatzen ditu. Betiere genero berdintasunaren esparrua kontuan hartuta, aniztasun funtzionala duen pertsonen berdintasuna eta inklusioa bermatzeko.

 

Ikuspegia

Euskadiko Kanoe Federazioak Kanoaren praktikaren autonomia mailako erreferentea izan nahi du, bere arlo guztietan, Goi Maila, Txapelketa, Aisialdia, etab. Eta Euskadiko Autonomia Erkidegoko kanoaren praktikatzaile guztientzat.

Euskadiko Kanoe Federazioa ondorengo errekonozimenduak lortzekotan dabil:

  • Kanoaren praktikatzaile guztientzat erreferente bat izatea.
  • Kanoa sustatzen duten klub eta erakundeentzat erreferente bat izatea.
  • Goi Mailako kirolarientzat eta etorkizun oparoa izan dezaketen pertsonentzat oinarria izatea.
  • Txapelketen eta ospakizunen antolaketan eta garapenean erreferente bat izatea.
  • Epaileen prestakuntzan erreferente bat izatea.
  • Teknikarien prestakuntzan erreferente bat izatea.

Federazioaren helburuak dira:

  • Federazioko afiliatuen kopurua hedatzea.
  • Baliabide propio gehiago sortzea.
  • Gure kirolaren praktikarako azpiegiturak lortzea.
  • Federazio estamentu guztietan emakumeen kopurua hedatzea.
  • Gure teknikarien prestakuntza maila hedatzea. Ikastaro gehiago eta maila orotakoak antolatzea.
  • Kanoaren modalitatea barrerarik gabeko kirola bihurtzea.

 

Balioak

Esperientzia: kanoaren inguruan urtetan lortutako esperientzian oinarritutako jarduera.

Konpromisoa: ezarritako helburuen lorpenean konprometituak.

Integritatea: Kanoaren praktika barne hartzen duten esparru guztiak jorratzea. Markatutako helburua lortzeko asmoz.

Esfortzua: existitzen diren baliabideak ahalik eta eraginkortasun eta efizientzia gehienarekin erabiliko dira.

Kolaborazioa: Kanoaren garapenean inplikatutako sektore guztiekin egingo da lana.

Gardentasuna: Taldean lan egiteko orduan inplikatuen artean konfiantza lantzea ahalbidetuko du.

Berdintasuna: praktikatzaile guztiak berdin baloratzea, genero berdintasunean oinarrituz.

Gizarte Inklusioa: Aniztasun funtzionala duten pertsonei kanoaren praktika erraztea, arrazoi ezberdinetan oinarritutako diskriminazioa alde batera utzita.

Contactar

Paseo Anoeta 7 / Anoeta Pasealekua 7

Donostia - San Sebastian

Gipuzkoa

20014

Email: Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.

Tel: 943 051365

Colaboradores

 

  A BILIN 21